Bloga

Triatloia ezagutu edo

praktikatu nahi duzu euskaraz?

Edozein izanik zure adina edo maila, hemen duzu aukera

 

 egonaldiak 2018            probak            

Jarraitu gure eguneroko jarduna Facebook (@niktrilagunak) orrialdean eta Instagram (@nik3tri) profilean. Gure azken berriak aldiz Bloga atalean topatuko dituzu.

 

Triatloiari loturiko balioak oinarri, 2013 urtea geroztik aisialdia euskaraz bizi eta disfrutatzeko aukera eskaintzen duen ekimena da NIK TRI

Adin eta sasoi guztiei egokitutako jarduerak eskaintzen ditugu. KIROLARIA EZ DENAK ERE BADU TOKIA NIK TRIn.

Jolasen bitartez triatloia osatzen duten 3 diziplinak lantzen dira: igeriketa, bizikleta eta oinezko lasterketak. Eta ikasitakoa praktikan jartzeko probetan ere parte hartzen dugu.

Esperientzia bikaina eta ahaztezinak eskaintzeko ahalegin guztiak egiten ditugu. Eta horretarako, heziketan eta kirol jardueren antolaketan eskarmentu handia duen lantaldea daukagu atzetik: Kutxa Fundazioa, Nik Tri triatloi elkartea, Arazi eta Fitgüne.

 

NIK TRI: 2018 urteko egitaraua deskargatu (.PDF)

 

DATOZEN EKITALDIAK:

kirol udalekuak euskaraz, arotz-enea 2018, nik tri #izanezberdin

06ago 2018

III. Kirol udalekuak Arotz-Enean 2018
Arotz-Enea aterpetxea. Etxarri Larraun. Nafarroa
Eman izena

kirol udalekuak txurrukan 2018, nik tri izanezberdin

02sep 2018

TRIATLOI EGUTEGIAK:

Egin zaitez NIK TRI KIDE eta triatloi probetara elkarrekin joango gara.