Events

Events

#izanniktri III. Triatloi goizak Pazko astean 2017 (9-14 urte)

  • Date:2017-04-18
  • Time:Apirilak 18-21 goizez 10:00etatik 13:00etara
  • Location:Hegalak Zentroa, Donostia. Plaza Cervantes, 20004 Donostia
  • Venue:#izanniktri III. Triatloi goizak Pazko astean 2017 (9-14 urte)
  •  ARGAZKIAK

4 goiz triatloia ezagutu eta praktikatzeko. 

Lau egun triatloiaz eta aisialdiaz lagun artean gozatzeko. Goiz bakoitzeko triatloia osatzen duten diziplina bat landuko dute, eta azken egunean ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute taldekako triatloi erreleboa ospatuz.

Datu praktikoak:

  • Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara.
  • Data: Apirilak 18-21era goizez 10:00etatik 13:00etara.
  • Tokia: Hegalak Zentroa, Donostia. Plaza Cervantes, 20004 Donostia
  • Norentzat: 9 eta 14 urte bitarteko gazteak.(2003-2008 artean jaioak)
  • Prezio berezia: 59 Euro(*). (*) Kutxabank-eko Gaztedi Kontua edo Plana dutenentzat. 
  • Prezio orokorra: 65 euro.
  • Partaide kopurua: 15 gutxienez – 60 gehienez.

Informazio gehiagorako info@niktri.eus edo 943833641

Ezaugarri orokorrak:

 

Ekarri beharrekoa:

(Egunero ez dira guztiak ekarri beharko, aurrez adieraziko da egun bakoitzean ekarri beharrekoa)

  • Kirola egiteko arropa: bizikletan ibiltzeko eta korrika egiteko. Tritrajea, baldin badauka.
  • Korrika egiteko zapatilak.
  • Bizikleta eta kaskoa. (Bizikleta egoera onean ekartzea garrantzitsua da. Puzgailua eta ordezko piezak ekarri). Bakoitzak etxean duen bizikleta, mendikoa, paseokoa…
  • Bainujantzia, igeriketako betaurrekoak eta txanoa, eta txankletak.
  • Motxila txiki bat dutxatzeko eta aldatzeko arroparekin.

 **OHARRA: Gizarte segurantzako zenbakia jakinarazi behar zaie antolatzaileei, istripuen kasuan erabiltzeko. Antolatzaileak erantzunkizun zibileko poliza badu baina ez partehartzaile bakoitzarentzat istripu asegurua.

2017 edizioko argazkiak bistaratu:

2016 edizioko argazkiak bistaratu:

Triatloia Donostian : Triatloi goizak pazko astean argazkiak