Events

Events

#izanniktri I. Triatloi egonaldia 2017 (15-20 urte)

  • Date:2017-12-26
  • Time:Abenduak 26etik -30ra / Del 26 al 30 de diciembre
  • Location:Askizu, Getaria
  • Venue:#izanniktri I. Triatloi egonaldia 2017 (15-20 urte)
  •  IZEN EMATEAK ZABALIK

Bost egun triatloiko teknifikazio eta errendimendua lantzeko / Cinco días de tecnificación y rendimiento en el triatlón

Bost egunetan triatloiaz gozatzeko aukera, modalitate bakoitzeko teknika landuaz errendimentua hobetuz. Bakoitzak duen maila duelarik, emaitzak hobetzeko “denbora kontrola” landuko da, besteak beste. Guzti hau lagun artean landuko da, eta egunean zehar aisialdiko jarduerekin uztartuko da.

NEGULEKUETAKO DATU PRAKTIKOAK:

  • Data: Abenduaren 26etik (17:00) – 30ra (13:00) / Del 26 (17:00) al 30 (13:00) de diciembre.
  • Tokia: Askizu Aterpetxea (Getaria) / En el albergue de Askizu (Getaria).
  • Norentzat: 15-20 urte bitartekoentzat, 1998-2003an jaioak. / Para jóvenes de 15 a 20 años (nacidos en 1998-2003)
  • Partaide kopurua: 30 pertsona gehienez / Número de participantes: máximo de 30 personas.
  • Prezio berezia: 202.5 €/pertsonako (ostatua, jarduerak, jatorduak). / 202.5€ /persona. (incluye: alojamiento, actividades y comidas)(*).
    (*) NIK TRI kide direnentzat eta Kutxabank-eko Gaztedi Kontua edo Plana dutenentzat.
  • Prezio orokorra: 225€ /pertsonako
  • Izen-emateko azken eguna: Abenduak 17.

Prezio barruan sartzen dira:

  • Otorduak: asteartean afariarekin hasi eta larunbateko gosariarekin amaituko da.
  • Ostatua asteartetik larunbatera.
  • Nik Tri kamiseta eta igeriketako txanoa.
  • Kirol entrenamendu eta hezitzaileak

Informazio gehiagorako info@niktri.eus edo 943833641

 

EKARRI BEHARREKOA:

o Lo zakua edo maindireak.
o Bost egunetarako arropa: 7 kamiseta inguru, galtza motz edo kulotak goizetako entrenamenduetarako eta arratsaldeetarako galtzak, tritrajea (baldin badauka), galtzerdiak, jertsea, zira eta txamarra edo berokia.
o Nezeserra eta 2 toalla.
o Korrika egiteko zapatilak eta beste oinetako pare bat.
o Bainujantzia eta betaurrekoak. Igeriketako txapela eta txankletak.
o Bizikleta eta kaskoa. (Bizikleta egoera onean ekartzea garrantzitsua da. Puzgailua eta ordezko piezak ekartzea beharrezkoa da. Bizikletaz ez gara errepidera asko irtengo, beraz, mendian edo baserri bideetan ibiltzeko bizikleta ekartzea komeni da).

***Igeriketako txanoa, eta kamiseta opari gisa jasoko dituzte aurrenengo egunean. Beraz, gauza horiek ez dituzte etxetik ekarri beharrik.

……..

IZAN NIK TRI
Triatloia praktikatuz itxiko dute negulekuetako gazteek urtea #izanniktri lelopean .
Gazteei zuzendutako jarduera eskaintza zabaltzen doa urtez urte #izanezberdin ekimenari esker. Kutxa Fundazioak gazteentzako ekintza erakargarriak eskaintzeko apustua egin du eta NIK TRIren triatloi negulekuak horren adierazgarri dira. Beraz, triatloia praktikatuz itxiko dute negulekuetako gazteek urtea, #izanniktri lelopean!

EUSKAL HERRIKO BASERRITARREN ETA ABELTZAINEN JAKIAK NEGULEKUETAN
Baserria KM 0 –ri esker nutrizio tailerra jasoko dute negulekuetako partaideek eta Euskal Herriko baserritarren eta abeltzainen jakiak dastatuko dituzte.
Baserria KM0-k euskal baserrietan modu tradizionalean jaio eta hazitako animalien okela puntu gorriz markatzen du. Gure abereak jaki bereziz elikatuta daude eta bere ongizatea eta osasuna zaintzen ditugu ustiapen prozedura guztian. 1985tik gizarte eta ingurumenaren iraunkortasuna eta transparentzia oinarrizko baloretzat aintzat hartzen dituzten Euskal Herriko 300 baserritarretik gora daude gure baitan.
Baserria KM0 okelak, kalitate ziurtagiri guztiak edukitzeaz gain prozesu guztian zehar, ezaugarri ezinhobeak uztartzen ditu: zaporetsua, osasuntsua eta kalitate altukoa da. Eta batez ere, bertakoa da, zure etxetik kilometro gutxitara ekoiztutakoa. Gure larreetan jaio, hazi eta elikatu diren abereena. Gure baserrietakoa. Gurea.

Getariako ASKIZU ATERPETXEAN neguko egun zoragarriak bizi ahal izango dituzu, triatloiaren teknikak ikasi eta hobetzen dituzun bitartean.

Getariako Askizu aterpetxea

Getariako Askizu aterpetxea