Events

Events

#izanniktri III. Triatloi negulekuak 2017 (9-14 urte)

  • Date:2017-12-26
  • Time:Abenduak 26etik -30ra / Del 26 al 30 de diciembre
  • Location:Askizu, Getaria
  • Venue:#izanniktri III. Triatloi negulekuak 2017 (9-14 urte)
  •  IZEN EMATEAK ZABALIK

Bost egun triatloiaz eta aisialdiaz lagun artean gozatzeko / Cinco días para disfrutar del triatlón y el tiempo libre entre amigos

• Bost egun triatloiaz eta aisialdiaz lagun artean gozatzeko. Triatloi jarduerak aisialdiko jarduerekin uztartuko dira. Ingurune paregabean, Getariako Askizu auzoan. Getaria eta Zumaia ezagutzeko aukera izango dute partaideek, bajurako arrantza, mahastiak, flysch-a, etab.

• “Cinco días para disfrutar del triatlón y el tiempo libre entre amigos. Se realizarán actividades relacionadas con el triatlón y el tiempo libre, en un entorno privilegiado, en el barrio Askizu de Getaria. Se realizarán salidas para conocer el entorno: pesca de bajura, viñedos, flysch, etc.”

NEGULEKUETAKO DATU PRAKTIKOAK:

  • Data: Abenduaren 26etik (17:00) – 30ra (13:00) / Del 26 (17:00) al 30 (13:00) de diciembre.
  • Tokia: Askizu Aterpetxea (Getaria) / En el albergue de Askizu (Getaria).
  • Norentzat: 9-14 urte bitartekoentzat, 2003-2008an jaioak. / Para jóvenes de 9 a 14 años (nacidos en 2003-2008)
  • Partaide kopurua: 30 pertsona gehienez / Número de participantes: máximo de 30 personas.
  • Prezio berezia: 202.5 €/pertsonako (ostatua, jarduerak, jatorduak). / 202.5€ /persona. (incluye: alojamiento, actividades y comidas)(*).
    (*) NIK TRI kide direnentzat eta Kutxabank-eko Gaztedi Kontua edo Plana dutenentzat.
  • Prezio orokorra: 225€ /pertsonako.
  • Izen-emateko azken eguna: Abenduak 17.

Prezio barruan sartzen dira:

  • Otorduak: asteartean afariarekin hasi eta larunbateko gosariarekin amaituko da.
  • Ostatua asteartetik larunbatera.
  • Negulekuko jarduerak: Igerilekura sarrera, tailerrak, irteerak eta materiala.
  • Nik Tri kamiseta eta igeriketako txanoa.

Informazio gehiagorako info@niktri.eus edo 943833641

 

 

EKARRI BEHARREKOA:

o Lo zakua edo maindireak.
o Bost egunetarako arropa: 7 kamiseta inguru, galtza motz edo kulotak goizetako entrenamenduetarako eta arratsaldeetarako galtzak, tritrajea (baldin badauka), galtzerdiak, jertsea, zira eta txamarra edo berokia.
o Nezeserra eta 2 toalla.
o Korrika egiteko zapatilak eta beste oinetako pare bat.
o Bainujantzia eta betaurrekoak. Igeriketako txapela eta txankletak.
o Bizikleta eta kaskoa. (Bizikleta egoera onean ekartzea garrantzitsua da. Puzgailua eta ordezko piezak ekartzea beharrezkoa da. Bizikletaz ez gara errepidera asko irtengo, beraz, mendian edo baserri bideetan ibiltzeko bizikleta ekartzea komeni da).

***Igeriketako txanoa, eta kamiseta opari gisa jasoko dituzte aurrenengo egunean. Beraz, gauza horiek ez dituzte etxetik ekarri beharrik.

 

IZAN NIK TRI
Triatloia praktikatuz itxiko dute negulekuetako gazteek urtea #izanniktri lelopean .
Gazteei zuzendutako jarduera eskaintza zabaltzen doa urtez urte #izanezberdin ekimenari esker. Kutxa Fundazioak gazteentzako ekintza erakargarriak eskaintzeko apustua egin du eta NIK TRIren triatloi negulekuak horren adierazgarri dira. Beraz, triatloia praktikatuz itxiko dute negulekuetako gazteek urtea, #izanniktri lelopean!

EUSKAL HERRIKO BASERRITARREN ETA ABELTZAINEN JAKIAK NEGULEKUETAN
Baserria KM 0 –ri esker nutrizio tailerra jasoko dute negulekuetako partaideek eta Euskal Herriko baserritarren eta abeltzainen jakiak dastatuko dituzte.
Baserria KM0-k euskal baserrietan modu tradizionalean jaio eta hazitako animalien okela puntu gorriz markatzen du. Gure abereak jaki bereziz elikatuta daude eta bere ongizatea eta osasuna zaintzen ditugu ustiapen prozedura guztian. 1985tik gizarte eta ingurumenaren iraunkortasuna eta transparentzia oinarrizko baloretzat aintzat hartzen dituzten Euskal Herriko 300 baserritarretik gora daude gure baitan.
Baserria KM0 okelak, kalitate ziurtagiri guztiak edukitzeaz gain prozesu guztian zehar, ezaugarri ezinhobeak uztartzen ditu: zaporetsua, osasuntsua eta kalitate altukoa da. Eta batez ere, bertakoa da, zure etxetik kilometro gutxitara ekoiztutakoa. Gure larreetan jaio, hazi eta elikatu diren abereena. Gure baserrietakoa. Gurea.

2016KO ARGAZKIAK

……..

Getariako ASKIZU ATERPETXEAN neguko egun zoragarriak bizi ahal izango dituzu, triatloiaren teknikak ikasi eta hobetzen dituzun bitartean.

Getariako Askizu aterpetxea

Getariako Askizu aterpetxea