Events

Events

VIII. Kirol udalekuak Txurrukan (Orio) 2018

  • Date:2018-09-02
  • Time:Irailak 2-7. Igandetik ostiralera.
  • Location:Txurrukako aterpetxea (Orio)
  • Venue:VIII. Kirol udalekuak Txurrukan (Orio) 2018
  •  Eman izena
ADINA / DIRIGIDO A:  7-17 urte (15 urtetik aurrerakoek beste egitarau bat izango dute teknifikazio eta errendimendua hobetzeko helburuarekin) 7-17 años (El programa variará para los mayores de 15 años. Su actividad estará dirigida a mejorar la tecnificación y rendimiento en cada disciplina del triatlón)
DATAK / FECHAS  Irailak 2-7
NON /LUGAR  Txurrukako aterpetxea (Orio)
HIZKUNTZA / IDIOMA  Euskara
ORDUTEGIA / HORARIO  Egun osoa
TALDEAK / GRUPOS Gutxienez/min: 50 Gehienez/máx: 80
PREZIOA / PRECIO Gaztedi: 211,5€ Orokorra: 235€
Izen emateak / Formulario de inscripción: Osatu izen-emate formularioa / Enlace para rellenar el formulario de inscripción de Txurruka
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUTE / PARA MÁS INFORMACIÓN info@niktri.eus / 943833641

Aurreko Txurrukako Kirol Udalekuen bideoa / Vídeo del año pasado de los campamentos deportivos de Txurruka:

Astebeteko egonaldia lagunartean kirolaz eta aisialdiaz gozatzeko euskaraz, paregabeko ingurunean.

Jolasen bitartez kirol jarduera ezberdinak egingo dira, triatloia osatzen duten hiru kirolak izanik gehien landuko direnak: igeriketa, bizikleta eta korrika.

Izan ere, triatloia ezagutu, gozatu eta praktikatzeko aukera eman nahi zaie gazteei udaleku honen bitartez. Modu dibertigarrian triatloiaren diziplina bakoitza landu eta hauen arteko trantsizioak egiten ere ikasiko dute.

Arratsaldetan, aldiz, aisialdirako unea izango da eta txangoak eta ekintzak burutuko ditugu tokian tokiko ingurunean: hondartza, igerilekuko jolasak, stand up paddle,…

Azken egunean ikasitakoa praktikan jartzeko unea izango da, eta triatloi proba bat ospatuko da, kategorien araberakoa. Lehendabizikoa izango da askorentzat. Beraz, zirkuitu osoan zehar gidatu eta lagunduko diegu.

Eta, zein izango ote da aurten udalekuak agurtzeko aste osoan zehar prestatu eta burutuko duten ekintza? Haka dantza, bertso dantzatua, rap-a . Ziur txundituta utziko gaituztela aurtengoan ere!

Esperientzia bikaina eta ahaztezina:

Udalekuen helburu nagusia lagunartea sortzea eta balioen transmisio-tresna izatea da, elkartasuna eta laguntasuna, izaera aktiboa eta positiboa, ahalegina, diziplina eta norbere burua hobetzeko grina, elkarlana, konpromisoa eta gizarte inklusioa, ohitura osasungarriak, besteak beste.

Adin guztiei eta forma fisiko guztiei egokitutako ibilbideak eta ariketak prestatu ditugu, guztiek egin ahal izateko. KIROLARIA EZ DENAK ERE BADU TOKIA UDALEKU HAUETAN.

15 urtetik aurrekoek teknifikazioa eta errendimendua landuko dute, saio hauek aisialdiko jarduerekin uztartuko direlarik.

Bost egunetan modalitate bakoitzeko teknika landu eta errendimentua hobetzeko aukera izango dute. Bakoitzak duen maila duelarik, emaitzak hobetzeko “denbora kontrola” landuko da, besteak beste. Triatloian eta disziplina bakoitzeko teknikari adituak jardungo dute programa honen garapenean, jardueraren eraginkortasuna ziurtatzeko.

Heziketan eta udalekuen antolaketan eskarmentu handia duen lantaldeak antolatua: Kutxa Fundazioa, Nik Tri triatloi elkartea, Arazi eta Fitgüne.

………..

Estancia de una semana para el disfrute del deporte y del euskera en cuadrilla, en un entorno natural inmejorable.

En estos campamentos de verano realizarán diversas actividades deportivas, haciendo hincapié en las tres disciplinas que forman el triatlón: natación, bicicleta y carreras a pie.
A través de estos campamentos pretendemos dar la oportunidad al colectivo juvenil de conocer, practicar y gozar con el triatlón. Trabajarán de forma divertida cada una de las disciplinas del triatlón e incluso aprenderán a realizar las transiciones entre las mismas.

Por las tardes se relajarán con actividades lúdicas y excursiones, aprovechando el entorno: playa, juegos en la piscina, stand up paddle,…

El último día será el momento de poner a prueba todo lo aprendido y se celebrará una prueba de triatlón, en la que participarán por categorías. Será la primera para muchos de ellos/as, por lo que se les guiará y acompañará a lo largo de todo el circuito.

Y el punto final lo pondrán con una actividad que hayan preparado ellos/as mismos/as a lo largo de la semana. ¿Qué se les ocurrirá este año? Un baile Haka, un “bertso” bailado, un rap. ¡Seguro que nos encanta!

Una experiencia única e inolvidable.

El objetivo principal de este campamento es crear cuadrilla y resultar herramienta de transmisión de valores, como por ejemplo, solidaridad y compañerismo, actitud activa y positiva, esfuerzo, disciplina y capacidad de superación, colaboración, compromiso e inclusión social, hábitos saludables.

Hemos preparado recorridos y ejercicios adaptados a cada edad y condición física para garantizar que todos/as participen y disfruten. NO ES NECESARIO QUE SEAN DEPORTISTAS, HAY ESPACIO PARA TODOS/AS.

Los mayores de 15 años trabajarán la tecnificación y el rendimiento en el triatlón. Estas sesiones se complementarán con las actividades de ocio y tiempo libre a lo largo de los cinco días de estancia. Durante el campamento trabajarán la técnica de cada una de las disciplinas del triatlón y, sea cual sea su nivel inicial, se realizarán controles de tiempo a efectos de mejorar su rendimiento. Habrá técnicos especializados en triatlón y en cada disciplina para desarrollar este programa con éxito.

Organizado por un equipo con una gran experiencia en educación y organización de campamentos de verano: Fundación Kutxa, Club de Triatlón Nik Tri, Arazi y Fitgüne.