Blogeko berriak

Blogeko berriak

nik tri eskola eta taldeak

Nik Tri Triatloi Eskola eta Taldea 2017-2018 denboraldia hasteko prest! Gonbidatua zaude!

No hay comentarios Triatloi eskola triatloi taldea

Abenduan ospatuko diren negulekuak zerumugan dituelarik, 2016-2017 denboraldiak emandako uzta aztertu du Nik Tri Triatloi Elkarteak. Hilabetez hilabete, triatloiarekin loturiko ekitaldi ugari ospatu ditu, kirola oinarri, euskararen erabileraren hauspo eta elkartasuna bezalako balioen transmisio-tresnan bilakatuz: Negulekuak Getarian (Askizu aterpetxea), Pazko Asteko Triatloi Goizak, Udalekuak Etxarrin (Arotz-Enea aterpetxea), Udalekuak Aia-Orion (Txurruka aterpetxea), Aia-Orio Triatloi Txikia, Busti Lagunekin Uratloia Donostian, Triatloi Kross Txikia Legution.

Aipaturiko ekitaldiez gain, Nik Tri Zarauzko Triatloi Elkarteak 9-14 urteko gaztetxoentzako triatloi eskola garatu du aurten eta, izandako arrakasta lagun, ekimenari jarraipena eman eta  indartzeko asmoa dago. Bestetik, berrikuntza gisa, 15-20 urteko gazteei zuzenduriko entrenamendu bereziak eskainiko dira aurrerantzean, Triatloi Taldean lehenengo urratsak emateko aukera ahalbidetuz.

Halaber, Nik Tri Triatloi Taldeko kideak geroz eta gehiago nabarmentzen dira han eta hemen ospaturiko probetan parte hartuz eta taldearen kolore biziak lau haizeetara zabalduz. Hala, Nik Tri tropeltxoa urtetik urtera handituz doa, azkenaldian emakumeen kopurua bereziki emendatu delarik. Taldekideen artean bada aurreneko postuen dantzan ibiltzeko gaitasuna erakutsi duenik ere. Izan ere, 2016-2017 denboraldian Nik Tri Triatloi Elkarteko Unai Gastañaresek Euskadiko Triatloi Zirkuituko absolutuen kategorian 3. eta beteranoen artean  1. postua eskuratu baitu.

2017-2018 denboraldi berria aurkeztu digute, Nik Tri eskolan zein Nik Tri taldean izen emateko baldintzak zeintzuk diren adieraziz, eta bertan jorratuko diren jarduerak azalduz. Ondorengo esteketan aurki dezakezu informazio gehiago eta izen emateko aukera:

Nik Tri eskola             Nik Tri taldea

Triatloia ezagutu, bizi edota gozatzeko asmoa baduzu, hementxe duzu aukera. Ongietorria izango zara! www.niktri.eus

Have your say