NIK TRI Triatloi eskola eta triatloi taldea

NIK TRI Triatloi eskola eta triatloi taldea

nik tri triatloi eskola eta triatloi taldea


Triatloian hasi nahi duzu?

Entrenatu eta probetan parte hartzeko taldea eskaintzen dizugu. Adin guztiei zuzendua.

NIK TRI TRIATLOI ESKOLA 2017-18

Triatloi eskola:
9-14 urte artekoak

  • Epea:  Urria 2017-Ekaina 2018.
  • Bi astean behin.
  • Igande goizetan elkartuko gara.
  • Bizikleta, igeriketa, korrika eta trantsizioak jolas giroan burutuko ditugu.
  • Aukeratu gunea: Donostia edo Zarautz.

Elkarrekin joango gara Gipuzkoako proba ezberdinetara.
Hilabetean behin bi eskolak batuko dira.
Udalekuak, probak, irteerak…

Kirol zuzendaria: Hektor Llanos.
Entrenatzaile/hezitzaileak: Maddi Etxeberria eta Ibon Aranguren.

IZENA EMAN (*)

NIK TRI TRIATLOI TALDEA 2017-18

Triatloi taldea:
15 urtetik gorakoak: Gazte eta Helduak

  • Igeriketa saioak: Teknika eta errendimendua.
  • Bizikleta saioak: Mekanika, aholkularitza, irteerak.
  • Korrika saioak: Teknika eta errendimendua.
  • Entrenamendu taulak.

Eta horrez gain…: (NIK TRI kide)
Egonaldiak eta eguneko irteerak.
Euskal triatloi zirkuituko probetara elkarrekin joango gara.

Kirol zuzendaria: Hektor Llanos.
Entrenatzailea: Pablo Cazalis
Bizikleta eta korrika saioetako laguntzailea: Unai Gastañares.
15-20 urte bitartekoa bazara, zure lehen denboraldian, igeriketa saioak eta entrenamendu-taulak doan jasoko dituzu.

IZENA EMAN (*)

 

(*) Izen-ematea zabalik urte guztian zehar. Eskolan parte hartzeko edo NIK TRIren edozein zerbitzu jasotzeko NIK TRI kide egitea eta urteko kuota ordaintzea ezinbesteko baldintza da, 20 euro/urtean. 


Nik Tri Kide:

NIK TRI KIDE egitearekin batera ondorengo zerbitzuak jasoko dituzue:

Kide gaztea: (9-14)

  • NIK TRI igeriketa txanoa eta kotoizko NIK TRI kamiseta opari (kide berrientzat).
  • Lehiaketen inguruko informazioa eta izen-emateetan lehentasuna.
  • Arropan eta Egonaldietan %10eko deskontua.
  • Egun bakarreko NIK TRI probak doan.

EGIN ZAITEZ KIDE

Kide heldua: (15 urtetik gorakoak)

  • Taldekideekin entrenatzeko deialdiak, irteerak, etab.
  • NIK TRI igeriketa txanoa eta kotoizko NIK TRI kamiseta opari (kide berrientzat).
  • Lehiaketen inguruko informazioa.
  • Lizentzia ateratzeko gestioak. (hautazkoa NIK TRI Triatloi Taldean sartzea)

EGIN ZAITEZ KIDE

NIK TRI kide izan zaitezke beste triatloi talde bateko partaide izanda ere. Triatloi eskolako zerbitzuak ez badira zuri egokitzen baina entrenatzeko taldetxoa behar baduzu, KIDE soilik egin zaitezke.


Triatloi Taldea:

NIK TRI Triatloi Taldea ere badugu:
Froga ezberdinetan lehiatu ahal izateko eta asegurua edukitzeko federazio-txartela atera nahi baduzu, NIK TRI Triatloi taldeko partaide gisa egin dezakezu. Guk lagun zaitzakegu.


Zalantzarik baduzu jar zaitez gurekin harremanetan: 943833641 / info@niktri.eus