Informazio pilulak

Informazio pilulak

1. Presta zaitez triatloi batean parte hartzeko

Lehenengo aldiz triatloi batean parte hartzeko jakin beharrekoak biltzen ditu honako bideo honek.

2. Elikadura aholkuak, Edurne Aldasororen eskutik

Nik Triren balio nagusien artean dago bizi-ohitura osasungarriak sustatzea. Eguneroko jardunean zenbait jarrera aldatuta, gure bizi-kalitatea hobe dezakegu, azken batean, hobeto bizitzeko.

piramidea

NUTRIZIO AHOLKUAK: 10-16 urte bitarteko triatloilarientzat

• Egunean 5 aldiz jan, horrela energia egun guztian zehar banatzea lortuko da.
• Karbohidratotan aberatsak diren janariak jan otordu guztietan (pasta, arroza edo ogia).
• Gosaldu gabe ez atera entrenatzera. Alde batetik errendimendu baxuagoa lortuko duzu eta bestetik muskulua galdu dezakezu.
• Kirol asko egitean, gorputzak janari gehiago beharko du, baina horrek ez du esan nahi edozer gauza jan dezakegunik. Kontuz janari koipetsuekin baita boileria industrialarekin.
• Kirola praktikatzerakoan gure organismoa gehiago oxidatzen da, eta egoera honen aurrean ez da suplementaziorik hartu behar. Egokiena, bazkari eta afarietan barazki edo entsaladak jatea da. Eta egunean zehar 2 edo 3 fruta jan.
• Garrantzitsuena kirola praktikatzeko garaian hidratazioa da. Egunean zehar 1.5-2 litro likido sartu behar zaizkio gorputzari, ur, salda edo infusioen bitartez.

Deskargatu Dieta Orekatuaren taula eta Nutrizio Aholkuak (PDFan)>

 

3. Luzaketak, fitgüne-ren eskutik.

Hona hemen triatloiko kirol bakoitza praktikatu ondoren burutu beharreko luzaketak.

1-igeriketa

2-luzaketak

Deskargatu LUZAKETA taulak PDFan >