ADIN ETA MAILA GUZTIENTZAKO TALDEA

Lagun artean triatloiaz gozatzea dugu helburu. Guztira 62 kidek osatzen dugu taldea, horietatik %50a emakumezkoa izanik.

Euskal Triatloi zirkuituko probetan parte-hartzen dugu, baina badira lehiatzea horren gustuko ez dutenak ere. Triatloia zer den probatzeko gogoz baldin bazabiltza ez izan beldurrik eta anima zaitez, guztiok izan baitugu lehen aldi bat. Gainera, doako entrenamendu aholkularitza eta igeriketa entrenamenduak ditugu. Igandeetan bizikleta buelta ere egiten dugu taldean.

Triatloia probatu nahi ez baduzu, baina Elkartearen filosofiarekin bat egiten baduzu eta Elkartearen parte izan nahi baduzu, kide soziala egin zaitezke. Taldean txoko berezi bat emango dizugu.

Triatloia Maite Dut egitasmoarekin bat egiten dugu

Nik Tri T.E.-ren helburuetako bat gazteen artean triatloia sustatzea da. Taldearen sorreratik dihardugu horretan lanean, eta, besteak beste, gazteengan triatloia euskaraz sustatzeko helburua duen Triatloia Maite Dut egitasmoaren sorreran lagundu genuen 2013an. Ordutik aurrera gazteei zuzenduriko gure ekintza guztiak egitasmoaren barnean txertatzen ditugu, gaztetxoen artean giza balioak sustatu ditzagun euskaraz!!!

IGERIKETA ENTRENAMENDUAK TALDEAN

ENTRENAMENDU AHOLKULARITZA

BIZIKLETA IRTEERAK TALDEAN

II. Bikote Mistoen Triatloi Herrikoia

2023 Irailak 24, igandea, 11:30etan

  • Distantzia: 350 m – 7 km – 2,250 km.
  • Emakume eta gizonezko batez osatutako bikoteak. Bikoteak elkarrekin joan behar du proba guztian zehar.
  • 14 urtetik gorako edonork hartu dezake parte (<2009).
  • Triatloi lizentzia ez da beharrezkoa eta lizentzia dutenek ere osatu dezakete bikotea.
  • Irteera 10 bikoteko taldeetan emango da, minutu bateko tartearekin irteera batetik bestera.
  • Dortsal zenbakiak izen-emate ordenaren arabera zehaztuko dira, eta irteerek segida bera jarraituko dute. 
  • Proba hasiera: lehen taldea 11:30ean hasiko da, eta azkenengoa 11:55ean.
  • Anoa-gune bat egongo da, helmugakoa, eta parte-hartzaile guztiek triatletaren poltsa jasoko dute.
  • Parte hartzaile bakoitzaren denborak txiparen bitartez kontrolatuko dira.
  • Errepideko zein mendiko bizikletarekin hartu daiteke parte (elektrikoak debekatuta daude).

1 emakume, 1 gizonezko

Gizonezko adina emakume bilduko dituen lehen triatloia

INFORMAZIO GEHIAGO→

BABESLE INSTITUZIONALAK

BABESLEAK