EUSKARA / CASTELLANO
  
Triatloi udalekuak 2017
Astebeteko egonaldiak kirolaz eta aisialdiaz gozatzeko euskaraz. Heziketan eta udalekuen antolaketan eskarmentu handia duen lantaldeak antolatua: Kutxa Fundazioa, Nik Tri triatloi elkartea, Arazi eta Fitgüne.

Jolasen bitartez triatloia ezagutzeko jarduerak egingo dira (igeriketa, bizikleta eta oinezko lasterketak). Arratsaldetan, aldiz, aisialdirako unea izango da eta txangoak eta ekintzak burutuko ditugu tokian tokiko ingurunean: abentura parkea, hondartza, basoa, tirolinak, igerilekuko jolasak, stand up paddle, txiribueltak... Esperientzi bikaina eta ahaztezina izateko ahalegin guztiak egingo ditugu.

Udalekuen helburu nagusia lagunartea sortzea da. Adin guztiei eta forma fisiko guztiei egokitutako ibilbideak eta ariketak prestatu ditugu, udalekuko partaideen muga hamalau urte bitartekoa izanik, guztiek egin ahal izateko. KIROLARIA EZ DENAK ERE BADU TOKIA UDALEKU HAUETAN.

#izanniktri II. Triatloi udalekuak Arotz-Enean 2017. Nafarroa. (9-14 urte)

Triatloi udalekuak euskaraz arotz-enean 2017, 9-14 urtekoentzat, nik tri udalekuak
Abuztuak 7-12. (astelehenetik-larunbatera)
  • Tokia: Arotz-Enea aterpetxea. Etxarri Larraun, Nafarroa.
  • Norentzat: 9 eta 14 urte bitarteko gazteak.(2003-2008 artean jaioak)
  • Prezio berezia: 202,5 €/pertsonako (ostatua, jarduerak, jatorduak)(*). (*) Kutxabank-eko Gaztedi Kontua edo Plana dutenentzat.
  • Prezio orokorra: 225 euro.
  • Partaide kopurua: Gutxienez 25, gehienez 80.
ARGAZKIAK IKUSI

#izanniktri VII. Triatloi udalekuak Txurrukan 2017. Gipuzkoa. (9-16 urte)

Triatloi udalekuak euskaraz Txurrukan 2017, orio, gipuzkoa, 9-16 urteko gazteentzat
Abuztuak 27-31 (igandetik-ostegunera)
  • Tokia: Orioko Txurruka aterpetxea.
  • Norentzat: 9 eta 16 urte bitarteko gazteak.(2001-2008 artean jaioak).
  • Prezio berezia: 202,5 €/pertsonako (ostatua, jarduerak, jatorduak)(*). (*) Kutxabank-eko Gaztedi Kontua edo Plana dutenentzat.
  • Prezio orokorra: 225 euro.
  • Partaide kopurua: Gutxienez 25, gehienez 80.
ARGAZKIAK IKUSI
(*) izen emateak agortuak.

Pasa den urteko agurra eta bideoa oroituz:

Amaiera iritsi zaigun arren pasatako egunak, bizitako abenturak, egindako lagunak, ikasitako dana, irribarre batekin oroituko ditugu. Datorren urterarte familia!
TRIATLOIAZ GOZATUZ
JOAN DIRA EGUNAK
KORRI, IGERI, SALTOKA
PASA DITUGUNAK
UME BATZUK ARINAK
BESTEAK ASTUNAK
BAINA IZANGO GARA
BETIKO LAGUNAK!!!!
Aurreko urtean Arotz-Enean ospaturiko udalekuen bideoa ikusi nahi al duzue? Hementxe duzue.
Udalekuen inguruko informazio gehiago::
  •     Prezio barruan sartzen dira:
    • Ostatua eta otorduak astelehenetik larunbatera
    • Triatloi eta aisialdiko jarduerak
    • Nik Tri oparia: Baserria KM0 hanburgesa ontzi bat, aurtengo edizioko Nik Tri BaserriaKM0 kamiseta, Casa Eceizaren
    • Teilak eta Zigarretak, edari isotonikoak Coca-Colaren eskutik, Kutxa Fundazioak eskainitako #izanezberdin igeriketako txanoa.
  •     Ekarri beharrekoa:
    • Aste guztirako arropa, nezeserra eta toalla.
    • Motxila txiki bat.
    • Korrika egiteko zapatilak eta arropa egokia.
    • Bizikleta eta kaskoa. (Bizikleta egoera onean ekartzea garrantzitsua da. Puzgailua eta ordezko piezak ekarri).
    • Bainujantzia eta betaurrekoak. Igeriketako txapela eta txankletak.
    • Eguzkitako krema eta bixera.
    • **OHARRA: Gizarte segurantzako zenbakia jakinarazi behar zaie antolatzaileei, istripuen kasuan erabiltzeko. Antolatzaileak erantzunkizun zibileko poliza badu baina ez partehartzaile bakoitzarentzat istripu asegurua.
  •     Arotz-Enea aterpetxeko instalazioak:
    Arotz-Enea Ingurumen Eskola kutxaren Gizarte Ekintzak sustatutako proposamena da, eta, esan bezala, Etxarri Larraunen dago, artzain-tradizioko herri txiki batean, ondare kultural eta mitologiko handia duten Nafarroako haranetako batean, Larraunen, Aralar mendiaren magalean. Ingurumen Eskola 1877ko baserri batean dago, eta jatorrizko izenari eutsi dio: Arotz Enea, arotzaren etxea. Arotz-Enea 10.210 m2-ko azalera duen lursail batean dago, eta honako instalazio hauek ditu:
    • eraikin nagusia: logela ohatzedunak, jantokia, sukaldea, bainugelak, erizaindegia…
    • jardueretarako pabiloia: liburutegia, balio anitzeko aretoa, dutxak…
    • igerileku estali gabea
    • pilotaleku estalia
    • aire zabaleko kirol-pista
    • jolas-eremuak
  •     Orioko Txurruka aterpetxeko instalazioak:
    • Hiru pabilioi: batean sukaldea eta biltokia; beste bietan logela eta gainerakoak.
    • 160 egonleku
    • 200 lagunentzako jangela, telebista eta bideoarekin; eskulanetarako ere erabil daiteke.
    • Aire libreko igerilekua (15 m x 5 m)
    • Belar artifizialeko kirol pista (36 m x 18 m)
    • Lau lan-gela txiki
    • Kanpoko aterpe haundi bat
Informazioa osoa: www.niktri.eus