Zer da NIK TRI

Zer da NIK TRI

TRIATLOIA EZAGUTU, BIZI ETA GOZATZEKO EKIMENA DA NIK TRI

Kirolarien artean sortzen den batasun eta kidetasun sentimendua sustatzeko proiektua da Nik Tri.

Triatloia ondorengo balioen transmisio-tresna izatea nahi dugu:

  • Elkartasuna eta laguntasuna
  • Izaera aktiboa eta positiboa
  • Ahalegina, diziplina eta norbere burua hobetzeko grina
  • Elkarlana, konpromisoa eta gizarte inklusioa
  • Ohitura osasungarriak
  • Euskararen erabilera

Gaztetxoek toki berezia dute Nik Trin eta, triatloia ezagutzeko eta praktikatzeko aukera ematen, arreta berezia eskaini nahi diegu. Baina familia ugaria da Nik Tri. Ekimenaren zuzendaritzaz eta kudeaketaz arduratzen den talde teknikoaz gain, ekitaldietan parte hartzen duten lagunek, ekitaldiak gauzatzea posible egiten duten babesleek, laguntzaileek, boluntarioek eta Nik Tri kideek osatzen dute.

Nik Tri-ko lantaldeak ondorengo ekintza eta zerbitzuak eskainiko ditu:

  • Triatloi udalekuak, egonaldiak, irteerak
  • Teknifikazio saioak eta taldean entrenatzeko deialdiak
  • Triatloi, biatloi, akuatloi eta bestelako kirol probak
  • Aholkularitza kirol errendimendu eta nutrizio gaietan
  • Tutorialak

Nik Tri komunitatea euskaraz eraikiko dugu

Zenbait balioren inguruan ari gara osatzen Nik Tri lagunen komunitatea, eta horietan nagusietako bat da euskara. Izan ere, hizkuntza ezinbesteko tresna da transmisiorako. Arreta jarriko dugu hizkuntzaren kalitatean eta, batez ere, erabilgarritasunean.

Nik Tri euskaraz!

NIK TRI triatloia euskaraz

Nik Tri familia

NIK TRI familia ugaria da. Ekimenaren zuzendaritzaz eta kudeaketaz arduratzen den talde teknikoaz gain, ekitaldietan parte hartzen duten NIK TRI kideek, ekitaldiak gauzatzea posible egiten duten babesleek, laguntzaileek eta bolondresek osatzen dute NIK TRI familia.

NIK TRI komunitatea familia argazkia