Blogeko berriak

Blogeko berriak

KADD7114

Arrakastatsuak izan dira Arotz-Enea aterpetxean ospaturiko Kirol Udalekuak

No hay comentarios Sin categoría

Abuztuaren 6an, astelehenean, 56 neska-mutil eta bere familiek Etxarri Larraunera bidaia egin zuten, bertan dagoen Arotz-Enea aterpetxean 6 egun zoragarri pasatzeko asmoz.  Familiakoak agurtu ostean, parte-hartzaileek zein zortzi hezitzaileek udalekuei hasiera eman zioten.

Bertan igaro duten denboran hamaika ekintza egin dituzte, baina kirolak izan du garrantzi handiena, batez ere triatloiak. Goizero, gosaldu ostean, triatloiko modalitate bat lantzen zuten adinaren arabera banatutako taldeetan: igeriketa, bizikleta, korrika eta noski, trantsizioak. Bizikleta irteera zuten egunean, gainera, Hektor Llanos, triatloilari profesional ohiaren eta egun, Nik Tri Egitasmoko kirol arduraduna denaren bisita izan zuten.

Bazkalosteetan berriz, aisialdiko ekintzen txanda zen, besteak beste, igerilekua erabiliz edo ur jolasak eta ingurua ezagutzeko irteerak eginaz. Horren ezagunak ez diren kirolak lantzeko aukera ere izan dute, batzuentzat lehen aldia izanik: txinga, sokatira, zesta-punta, beisbola, pala, lokots bilketa… Hamaika abentura eta hamaika irribarre.

Azken egunean berriz, bakoitzak bere mailari eta adinari egokitutako distantzian, triatloi proba bat egin zuten aterpetxean bertan. Ekitaldi honetara familiarrek gerturatzeko aukera izan zuten, eta oso goiz polita pasa zuten denek batera. Azkenik, udalekuei amaiera emateko, umeek aste osoan zehar isilean eraman zuten sorpresa egin zioten gerturatu zirenei: amaierako dantza bat, doinu ezagun batean oinarritua bai, baina testu pertsonalizatuarekin.

Antolatzaileen aldetik eskerrak eman nahi dizkiogu parte-hartzaile guztiei, familiarrei, Arotz-Eneako langileei eta noski, hau posible egin duten babesle guztiei.

Have your say