
BIK TRI MARMARRA 2025
IV. Bikote mistoen triatloi herrikoia
- Distantzia: 350 m – 7 km – 2,250 km.
- Emakume eta gizonezko batez osatutako bikoteak. Bikoteak elkarrekin joan behar du proba guztian zehar.
- 14 urtetik gorako edonork hartu dezake parte (<2011).
- Triatloi lizentzia ez da beharrezkoa eta lizentzia dutenek ere osatu dezakete bikotea.
- Irteera 15 bikoteko taldeetan emango da, 90 segunduko tartearekin irteera batetik bestera.
- Proba hasiera: lehen taldea 16:00ean hasiko da, eta azkenengoa 16:27an.
- Parte hartzaile bakoitzaren denborak txiparen bitartez kontrolatuko dira.
- Errepideko zein mendiko bizikletarekin hartu daiteke parte (elektrikoak debekatuta daude).
- Helmugan partaideentzat anoa gune bat egongo da, ura, freskagarri, fruituak eta abarrekin, partaide zein ikusleentzat.
- Parte-hartzaile guztiek kutixi-poltsa bat izango dute hainbat produkturekin, eta horietako batzuek, zozketa bidez, sari bereziak jasoko dituzte.
Ibilbidea
Igeriketa (350 m)
Zarauzko moilatik Munoa plaza parera. Moilako irteeran, Amabirjinaren parean, uretatik emango da irteera. 15 bikote aldi bakoitzean, 90 segunduko aldearekin. Taldeak aurrez ezarriak egongo dira. Itsasoan, moilatik 150 metro ingurura buia bat jarriko da. Hura eskuin aldean utzi eta hondartzarantz jo beharko dute igerilariek. Munoa plaza parean, hondartzan kokatuta egongo diren banderolak pasa eta eskailerak igoaz trantsizio gunera joan beharko dute.
Bizikleta (7 km)
Munoa plazatik N634 errepidean Getariarantz. Iturritxikin buelta eman eta N634 errepidean barrena, Zarauzko Munoa plazara. Buelta bakarra. Zirkuitua trafikora itxita egongo da. Hasiberrientzat diseinatutako ibilbidea da, aldaparik gabea Errepideko zein mendiko bizikletarekin hartu daiteke parte (elektrikoak debekatuta daude).
Korrika (2,250 km)
Zarauzko hondartzako pasealekuan. Munoa Plazako eskailerak jaitsi eta itsas pasealekua zeharkatuz Argiñano jatetxeraino joan, Pergolan buelta eman eta Duke parean (Belantzaran plaza) amaituko da lasterketa.
ADI!
Dortsal zenbakiak izen-emate ordenaren arabera zehaztuko dira, eta irteerek segida bera jarraituko dute. Irteera bakoitzean 15 bikote aterako dira, irteera batetik bestera 90 segundoko tartearekin.
Parte hartzaile bakoitzaren denborak txiparen bitartez kontrolatuko dira.
B plana: Duatloi Herrikoia
Itsasoaren egoera txarrak hala behartuz gero edota uraren tenperatu 14 gradu azpikoa bada igeriketako zatia kendu eta proba duatloi herrikoi batean bilakatuko litzateke. Erabakiaren berri antolakuntzak egunean bertan emango luke.
Irteera Munoa azpitik, itsas pasealekutik, 30 bikoteko tandetan:
- Korrika 1. Itzulia: Munoa – Dama – Munoa (1,5 km)
- Bizikleta: Munoa – Iturritxiki – Munoa (7 km)
- Korrika 2. Itzulia: Munoa – Beraza – Helmuga (1,8 km)
Programa
Irailak 20, larunbata, 16:00etan Zarautzen

Dortsal banaketa
- 11:30 – 15:00, Itsas pasealekuan (Duke-Enean parean), informazio puntuan.
Derrigorrezkoa da nortasun agiria aurkeztea.

Boxeak
- 14:00-15:15 Materiala boxeetan uzteko denbora-tartea
Boxetan sartzeko derrigorrezkoa da NAN-a aurkeztea, bizikletaren kaskoa jantzita eramatea, dortsala ageri egotea eta markaketa eginda izatea.
Mesedez, ilara handiak ekiditeko, denborarekin gerturatu boxetara.

Markaketa
- 14:00-15:15, boxeen sarreran partaide bakoitzari bere dortsal zenbakia ezker besoan eta hankan markatuko zaio, eta txipa emango zaio. Gogoan izan txipa helmugan itzuli behar dela.

Arropa zaindegia
-
14:00-18:30, Munoa plazaren azpian, Narros Jauregiaren ondoan.
“Triatletaren poltsa” jasotzeko garaian partaide guztiei zinta itsaskor bat emango zaie norberaren gauzak sartuko dituzten zorroan ipini ahal izateko.
Festa giroa
Probaren ezaugarriek bide ematen dute festa giroa nagusitzeko.
- Izaera ez lehiakorra, podiumik gabe.
- Zailtasun eza eta distantzia laburrak, triatloi proba bat lehen aldiz osatzeko aukera bikaina.
- Binaka osatu beharrekoa, lagun, bikote, familiarteko proba bilakatuz.
Probak ez du podiumik, triatloi batean parte hartze hutsak saria merezi duela uste bait dugu, beraz, parte hartzaile guztiek sari berdina jasoko dute, kutixi poltsa eta produktuen zozketa.
Helburua: triatloia probatzera animatzea eta batipat ondo pasatzea.
Zatozte triatloiaren festara!
Araudia
Proban izena emateak probaren araudia onartzea dakar.
- Triatloi proba hau Euskadiko Triatloi Federazioaren araudiaren araberakoa da.
- Bizikletako ibilbidean errepidea trafikoari itxita egongo da larunbat arratsaldean, 15:45-17:30.
- Errepideko zein mendiko bizikletarekin hartu daiteke parte (elektrikoak debekatuta daude). Bizikleta elektrikoak, aero-besarkagailuak (akopleak), lohi-babesak (guardabarros) edo froga arrikutsua egin dezakeen edozein material debekatuta egongo da.
- Uraren tenperatura 22 gradutik gorakoa bada, debekatuta egongo da neoprenoarekin igeri egitea. Uraren tenperatura 15,9-22 gradu bitartekoa bada, hautazkoa izango da neoprenoa janztea eta urak 15,9 gradu baino gutxiago baditu, derrigorrezkoa izango da.
- Trantsizio gunea 14:00etan irekiko da eta 15:15etan itxiko da. Partaide bakoitzak bere NANa ekarri beharko du. Ilara luzeak ekiditeko, garaiz gerturatzea gomendatzen da.
- 2011 urtean edo lehenago jaiotako edonork hartu ahal izango du parte proban.
- Bikote ezberdinen artean draftin-a onartuko da.
- Bikoteko bi kideek elkarrekin burutu beharko dute proba. Trantsizio gunetik beti elkarrekin atera beharko dute.
- Antolatzaileek ibilbidea egokitzeko eskubidea izango dute eta baita proba neutralizatzekoa, baldintza meteorologikoek edo bestelako ezustekoak horretara behartuz gero. Itsasoaren egoera txarrak hala behartuz gero, igeriketako zatia kendu eta proba duatloi herrikoi batean bilakatuko litzateke.
- Antolatzaileek partaidetza onartzeko eskubidea izango dute.
- Antolatzaileek partaide edo ikusleei sorturiko kalte moral eta materialen ardura ez dute eurengan hartzen.
- Partaide guztiei probaren inguruko informazioa helaraziko zaie eta informazio puntu bat ere jarriko da edozein zalantza argitzeko.
- Irteerak bikoteka emango dira, aldi bakoitzean 15 bikote aterako direlarik. 90 segunduko aldearekin emango dira irteerak.
- Bikote bakoitza emakume eta gizonezko batez osatuak egongo dira.
- Bizikletako zein korrikako atalean nikia edo tritrajea janztea beharrezkoa da. Ezin da soina biluzik eraman.
- Arropa zaindegia 18:30ak arte egongo da. Arropa zaindegian poltsak uzteko garaian, poltsetan baliozko edo apurkorrak diren objektuak ez sartzea aholkatzen du antolakuntzak. Objektu horiei zerbait gertatuz gero, antolakuntza ez da arduradun egingo.
- Bikotea osatzen duten bi partaideek dortsal zenbaki bera eramango dute, baita igerikevta txano kolore bera ere.
- Talde guztiek bizikleta ibilbidea 17:30etarako amaituta eduki beharko dute. Hortik aurrera, ez da denbora mugarik ezarriko.
- Emaitzak argitaratuko dira, baina ez da denboraren araberako sailkapenik egingo. Ez da podiumik egongo. Parte-hartzaileen artean enpresa laguntzaileen hainbat produktu zozketatuko dira.
Antolakuntzak ekitaldiko argazkiak eta bideoak argitaratuko ditu hedabide publikoetan zein pribatuetan.
Izena ematearen ezeztapen-politika
Taldea osatzen duten bi pertsonetako bat edo biak ordezkatzea onartuko da, baldin eta hori irailaren 1a baino lehen behar bezala jakinarazten bada. Horretarako, info@niktri.eus helbidera idatzi beharko da, taldearen izena ordezkatu beharreko pertsonaren izena adieraziz, eta parte-hartzaile berrien datu guztiak emanez: izena, abizenak, generoa, jaioteguna, NANa, emaila, telefono mugikorra, herria. Kasu honetan, ez da izen-ematearen zenbatekoa itzuliko, eta ez zaie kuotarik eskatuko parte-hartzaile berriei. Bikoteko kide berriek ezingo dute hasieran eskatu duten kamisetaren neurria aldatu.
Taldearen izen-ematea ezeztatu behar izanez gero, soilik arrazoi medikoengatik onartuko dira ezeztapenak, eta hori egiaztatzen duen mediku-agiria aurkeztu beharko da. Ezeztapenak abuztuaren 31a baino lehen egin beharko dira; kasu hauetan izen-ematearen zenbateko osoa itzuliko da.
Proba antolakuntzaren esku ez dauden arrazoiengatik bertan behera uzten bada (eguraldiaren ondorioz, agintarien aginduz, eta abar), ez da dirua itzuliko.

Triatloian hasteko proba ezinhobea
Triatloian hasi berria bazara eta oinarrizko kontzeptuak jakin nahi badituzu, informazio hau lagungarri izango zaizu: www.triatloiamaitedut.eus/triatloia-hizpide/
Jakin beharrekoak →
Prestatu proba datozen 12 astetan
12 asteko entrenamendu taulak eskaintzen dizkizugu, Super Sprint distantziako proba hau prestatzeko oraintxe duzun forma fisikotik abiatuta, Triatloia Maite Dut egitasmoaren eskutik.

Irailak 20, larunbata
16:00
Zarautz











