Blogeko berriak

Blogeko berriak

Triatloi-Udalekua-Arazi-2

Lehen Aia-Orio Triatloia egingo da aurtengo Triatloi Udalekuen amaieran

No hay comentarios

Berrikuntza nabarmen batekin datoz aurtengo Triatloi Udalekuak, egonaldiaren azken egunean egingo baita 8 eta 16 urte bitarteko haurrentzako eta gazteentzako Aia-Orio Triatloia. Deialdia irekia da, eta ez da nahitaez udalekuko partaidea izan behar parte-hartzeko. Zirkuituak kategoria bakoitzeko adinekoentzat egokitu dira, triatloia lagunartean ezagutzeko aukera izan dezaten. Nik Tri proiektuaren barruan,[…]

Gehiago irakurri »
Triatloi-Udalekua-2013-Arazi

Hurrengo jarduera Triatloi Udalekuak. Eman izena!

No hay comentarios

Laugarren edizioa izango dute aurten Nik Triren Triatloi Udalekuek eta dagoeneko gure jarduera nabarmenetako bat da. Irailaren hasieran egingo dira aurten ere eta izena emateko aukera duzue oraindik. 10 eta 16 urte birtarteko haur eta gazteentzat prestatu dugu aurten ere egonaldia, eta dagoeneko ohikoa den legez, triatloia gertutik ezagutzeko zenbait[…]

Gehiago irakurri »
2014-07-12-NikTri-Uratloia-TriathlonVitoria-222

I. Uratloia, nazioartekoa

No hay comentarios

Europa osoko zenbait herrialdetatik etorritako kirolari gaztetxoak izan ziren I. Uratloiko protagonistak. Udazken giroko eguraldi freskoarekin, ausardiaz osatu zuten partaide guztiek korrika eta igerian egin beharreko ibilbidea. Adinaren arabera banatu genituen kategoriak eta distantziak. Triathlon Vitoriaren bezperan, frogarako materiala prestatzen ari ziren triatloilari nagusiekin batera kointziditu zuten frogako partaideek eta,[…]

Gehiago irakurri »
Uratloia-NikTri-blog

Badator Uratloia! Izen-ematea zabalik larunbat arte

No hay comentarios

Datorren larunbatean, uztailak 12, Uribarri-Ganboako urtegian egingo dugu I. Uratloi txikia, Triathlon Vitoriarekin batera. Landako udalerrian egingo dira frogak, 8 eta 16 urte bitarte haurrentzat eta gazteentzat. Ibilbideak kategoriaren arabera antolatu ditugu. Partaide guztiek frogan parte-hartzeko ekarri behar dituzte: Igeriketa-betaurrekoak Igeriketa-txanoa Korrika egiteko zapatilak 12:30ean irekiko dugu dortsalak eta opariak[…]

Gehiago irakurri »
NikTri-Busti-Arazi

Uratloian izena emateko epea zabalik

No hay comentarios

Triathlon Vitoria eta Nik Triren eskutik, haurrentzako I. Uratloia egingo dugu Gasteizko Triatloiaren bezperan, uztailaren 12an. Triathlon Vitoriarekin adostuta, datorren uztailaren 12an haurrentzako I. Uratloi Txikia egingo dugu Uribarri-Ganboa urtegian, Landa udalerrian. 8 eta 16 urte bitartekoek hartu ahal izango dute parte frogan, zenbait kategoriatan banatuta.  Gasteizko Triatloiaren bezperan egingo[…]

Gehiago irakurri »
2014-05-30-NikTri-Egibide-Gasteiz-373

I. Egibide Triatloiko argazki-sorta Facebooken

No hay comentarios

Dagoeneko ikusgai dauzkazue joan zen ostiraleko I. Egibide Triatloiko argazkiak Nik Triren Facebookeko orrian. Sortan bildu ditugu, gure lantaldekoenekin batera, Egibideko Aitor Buendiak ateratako argazkiak. Argazki-kopuru handia atera genuen, eta saiatu ginen partaide guztien irudiren bat hartzen. Hala ez bada, abiada bizian ibili zinetelako izango da. Bejondeizuela! Nolanahi ere, pozik[…]

Gehiago irakurri »