Blogeko berriak

Blogeko berriak

Enpresa-Lasterketa-Arazi-1

Arrakasta Donostian enpresentzako I. BUSTI LANKIDEEKIN igeri-lasterketan

No hay comentarios Enpresak Proba

Amaitu da 2013ko enpresen arteko taldekako igeri-zeharkaldia Donostiako Kontxako hondartzan.

Amaitu berri dira Busti lankideekin enpresentzako igeri-lasterketa. Antolaketa-lanetan aritu garenok oso pozik gaude lortutako emaitzarekin. Enpresa-munduan lanean ari zaretenok oso ondo dakizue ideia bat sortzeak, handik proiektu bat garatzeak eta, batez ere, burutzeak zenbat esfortzu eta eginahal eskatzen dituen. Esker hitzak baino ez ditugu froga posible egin duzuen guztiontzat.

Batetik, babesleoi, laguntzaileoi eta boluntariooi eman nahi dizkizuegu eskerrak. Zuen laguntzarekin, sostenguarekin, eta bultzadarekin, Busti lankideekin eta Busti lagunekin egin ahal izan ditugu. Apustu sendoa egin duzue, eta guztiok irabazi dugu.

Bestetik, eta ezinbestean, eskerrik asko igerilarioi! Nagusi eta gaztetxo, guztion partaidetza eta jarrera ezin hobeak izan ziren egun osoan zehar, eta festa bihurtu ziren Busti lankideekin. Zuen aldarteari esker gure helburua bete genuen: edozein jarduera taldean eta elkarlanean askoz hobe egiten dela erakustea.

Eskerrik asko eta datorren urte arte!

Busti lankideekin Noticias de Gipuzkoa egunkarian.

Have your say