Blogeko berriak

Blogeko berriak

Lekeitioko triatloian, parte hartzaileak eta zaleak

Denboraldi erdia igaroa

No hay comentarios Sin categoría

Urte erdia pasa da 2018 denboraldia hasi zenetik, eta mila anekdota eta bizipen ditu Nik Tri Triatloi Elkarteak dagoeneko kontatzeko.

Txikitxoenen kasuan, eskolarekin buru belarri ibili dira hamabostean behin elkartuaz. Igeri, bizikletan ibili eta korrika egiteaz gain, lagun berriak egin eta primeran pasatu dute, euria zein eguzkia egin. Zarauzko triatloi txikian eta Zumaiko duatloian ere hartu zuten parte txapeldun hauek! Ikasturtearen amaierarekin batera, oporrak hartu dituzte. Hori bai, irailean martxan izango da eskola!

Uztailean gorputzari deskantsua emango die, baina abuztuan berriz ere lagunekin elkartu eta udalekuetan izango dira. Bai Arotz-Eneako udalekuetarako baita Txurrukarako ere, plaza gehienak hartuak daude. A ze kuadrila elkartuko direna!

Taldekide helduek ere izan dute presentzia nabarmena Euskadiko Triatloi Zirkuituan. Besteak beste, Getariako, Hondarribiko, Donostiako, Lekeitioko zein Mutrikuko triatloian izan dira, parte hartzaile zein zaleak. Eta noooooski, probekin batera, afariak ere hasi dira! jajajaja

Urte polita ari da izaten, horrela jarraitu dezagun. Mugitu gorputza!

Have your say

Etiquetas: