Blogeko berriak

Blogeko berriak

IMG_0099

Esperientzia polita

No hay comentarios Egonaldiak Gazteak Proba Triatloi eskola

Lehenengo aldiz, entreno irekia ospatu dugu Donostian. Forma fisiko eta adin guztietako gaztetxoei zuzendua zen, eta Donostiako eta Zarauzko eskolako gazteak elkartzeaz gain, kanpoko jendea ere etorri da. Batzuentzat kirol hau probatzen zuten lehen aldia izan da, eta esperientzia errepikatzeko gogoz geratu dira.

Hezitzaileen eskutik, triatloiaren oinarrizko kontzeptuak ezagutu eta hauek praktikan jartzeko ariketak landu dituzte. Goiz polit honi taldekako duatloi batekin eman zaio amaiera. Adinaren eta mailaren arabera, bakoitzari egin beharreko distantzia egotzi zaio. Irabazleak denak bilakatu dira, kirola praktikatzeaz gain, lagun berriak egin baitituzte.

Hurrengo egonaldia, Pazko Astean izango da. Denak zaudete gonbidatuak.

Have your say

Etiquetas: