Events

Events

Arrigorriagako IX. triatloi txikia eta familiarra

  • Date:2019-09-14
  • Time:16:00
  • Location:Arrigorriagako udal kiroldegian
  • Venue:Arrigorriagako IX. triatloi txikia eta familiarra
  •  Argazkiak
ADINA: 7 urtetik aurrerakoak (<2012)
DATA: Irailak 14, larunbata.
NON: Arrigorriagako udal kiroldegian
ORDUTEGIA: 16:00etan.
ANTOLATZAILEA: Urbiko Triatloi Taldea
IZEN-EMATEAK: Irailaren 13a azken eguna: www.urbikotriatlon.com web-gunean.

Zatoz Urbiko Triatloi Taldeak antolaturiko triatloi proba honetara. Lagun eta familia artean igaroko dugu arratsaldea, opari eta festa giroa ez direlarik faltako.

Nik Tri Kutxa Kultur #izanezberdin eta Baserria KM0 opariak izen-ematearekin batera: kamiseta, igeriketako txanoa, eta hanburgesa bandeja bat eskuratzeko tiketa,.. zatoz!

Partaide guztiek eraman behar dute:

    • Igeriketa-betaurrekoak
    • Korrika egiteko zapatilak
    • Bizikleta (edozein mota)
    • Kaskoa 

Adinaren arabera, distantzia ezberdinak burutuko dituzte:

    • Benjamin aurrekoak (11/12): 20m igeri – 500m bizikleta – 250m korrika
    • Benjamina (09/10): 40m igeri – 1.000m bizikleta – 500m korrika
    • Alebina (07/08): 60m igeri – 1.500m bizikleta – 750m korrika
    • Infantila (05/06): 80m igeri – 3.000m bizikleta – 1.000m korrika
  • “A” FAMILIARRA:
    • 09/10/11/12: 40m igeri – 750m bizikleta – 500m korrika
    • 2008 eta aurrekoak:  80m igeri – 750m bizikleta – 1.000m korrika
  • “B” FAMILIARRA:
    • 09/10/11/12: 40m igeri – 1.500m bizikleta – 500m korrika
    • 2008 eta aurrekoak:  80m igeri – 1.500m bizikleta – 1.000m korrika

Partaideentzat opariak “Triatloia Maite Dut” probetan:

  • Kamiseta
  • Igeriketako txanoa
  • Baserria KM0 hanburgesa bandeja eskuratzeko tiketa,…

 

Urbiko Triatloi Taldeak bat egin du “Triatloia Maite Dut” egitasmoarekin.

Guztiak elkarlanean gazteek esperientzia aberasgarriak bizi ditzaten

“Triatloia Maite Dut” ekimenak, gazteen artean triatloia sustatzea du helburu, eta aisialdian, euskaraz, kirola egiteko aukera eskaintzea.  Triatloiaren bitartez laguntasuna, izaera aktibo eta positiboa, ohitura osasungarriak eta beste hainbat balio transmititu baitaitezke.

Ekimenaren atzean heziketan eta kirol jardueren antolaketan eskarmentu handia duen lantaldea dago Nik Tri triatloi elkarteaAraziKutxa Fundazioa, eta Fitgüne,  Eusko Jaurlaritzaren euskara departamentuaren, Baserria KM0 eta Catalana Occidente aseguru etxearen babesarekin. Guztion nahia “Triatloia Maite Dut” lelopean antolatzen diren jarduera pizgarri hauek ahalik eta gazte gehiengana heltzea da.

Aurten, hainbat triatloi taldek egitasmoarekin bat egin dute, Urbiko Triatloi Taldeak, esate baterako. Guztion artean, triatloi sarea indartu, familientzat plan apartak sortu eta gazteengana esperientzia aberasgarriekin heltzea lortuko dugu.

Eskerrik asko “Triatloia Maite Dut” egitasmoa zabaltzen laguntzen ari zareten guztioi.