Events

Events

III. Busti lagunekin URATLOI TXIKIA Donostian

  • Date:2015-09-20
  • Time:Irailaren 20ean, igandea, 10:00etatik aurrera.
  • Location:Donostiako Kontxako Hondartzan
  • Venue:III. BUSTI LAGUNEKIN URATLOIA DONOSTIAN
  •  ARGAZKIAK

BUSTI LAGUNEKIN 2015 3. EDIZIOA

URATLOIA DONOSTIAN

IRAILAREN 20an DONOSTIAKO KONTXAKO HONDARTZAN

ARGAZKI BILDUMA / GALERÍA DE IMÁGENES:
Hementxe dituzue atzoko frogaren argazkiak, facebook-en daude etiketatu zaitezte!! | Aquí tenéis la galería de imágenes de la prueba de ayer. las fotos están en Facebook os invitamos a que os etiquetéis.

12006102_850860415030087_8496680868679959782_n

Informazio Orokorra
5 urtetik gorakoentzat.
•    5-7 urte: korrika 150 m / igeriketa 25 m / korrika 150 m (2008-2010)
•    8-10 urte: korrika 250 m / igeriketa 50 m / korrika 250 m (2005-2007)
•    11-12 urte: korrika 500 m / igeriketa 150 m / korrika 500 m (2003-2004)
•    13 urtetik gora: korrika 750 m / igeriketa 250 m / korrika 750 m (< 2002)

PREZIOA: 8 €/pertsonako aurrez online, 10 €/pertsonako egunean bertan (*)

(*) Kutxabank-eko Gaztedi Kontua edo Plana dutenentzat eta NIK TRI KIDE direnentzat 5 €/pertsonako.
(Egin zaitez NIK TRI KIDE).

(Prezioaren barruan daude: Domina, motxila, bisera, igeriketa txanoa, kroketak, edaria eta kamiseta)

NIK TRIk #izanezberdin ekimenarekin bat egin du. Kutxa Fundazioak ekimen honen bitartez 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako kalitatezko ekintza ezberdin eta erakargarriak eskaintzen ditu, eta horien artean txertatzen dira, nola ez, NIK TRIren ekitaldiak.

Egitaraua
10:00-10:45: izen-emateak eta dortsal-banaketa
10:30-11:00: Trantsizio-gunearen irekiera materiala uzteko.
11:15-12:15: Uratloi frogak, kategoria txikienetik hasita.Jarraian enpresen taldekako igeriketa froga ospatuko da.
IZENA EMATEKO: www.niktri.eus / 943 833 641

OHARRA: Ez da sailkapenik egongo. Guztiak irabazle. Guztiek sari berdina jasoko dute.
Partaide guztien artean opariak zozketatuko dira.
Zaindegi-zerbitzua egongo da.
Informazio-gunea Cervantes plazan egongo da, Hegalak Zentroaren aurrean.
Dutxak eta aldagelak Hegalak Zentroan egongo dira.