Events

Events

V. Kirol Udalekuak Pazko Astean 2019 (9-17 urte)

  • Date:2019-04-23
  • Time:Apirilak 23-27
  • Location:Askizu aterpetxea (Getaria)
  • Venue:V. Kirol Udalekuak Pazko Astean 2019 (9-17 urte)
  •  IZENA EMAN

 

ADINA: 9-17 urte.(13 urtetik gorakoek beste egitarau bat izango dute)
HIZKUNTZA: Euskara
LANTALDEA: Heziketan eta udalekuen antolaketan eskarmentu handia duen lantaldea, Kutxa Fundazioaren babesarekin: Nik Tri triatloi elkartea, Arazi eta Fitgüne (Hektor Llanos)
PREZIOA: Kutxabank Gaztedi kontuarekin: 182 € / Orokorra: 202€.  Hirukide elkarteko familia ugariei %7ko beherapena aplikatuko zaie.
IZEN EMATEAK: Plaza mugatuak, gehienez 30 pertsona, gutxienez 10. IZEN EMATE FORMULARIORA LOTURA

nik tri bainujantzia eta orca betaurrekoak opari, eskaintza berezia Pazko Asteko kirol udalekuetan izena ematen duenarentzat

Apirilaren 2tik 9ra (biak barne) eskaintza berezia:

Aste honetan, Pazko Asteko Kirol Udalekuetan izena ematen duten lehenengo 5 pertsonek ondorengo oparia jasoko dute: Nik Tri bainujantzia eta ORCA etxearen KILLA 180º GOGGLE igeriketako betaurrekoak. 69 Euroko saria!! Zatoz NIK TRI udalekuetara!!
Izen-emateak Pazko Asteko Kirol Udalekuen web atalean.

ARAUAK:
Webgunean Pazko Asteko Udalekuen Izen-emate orria osatu eta online ordainketa burutzen duzun momentuan sartuko zara hautagaien artean. Promozioa apirilaren 2-9 epean burutzen diren izen-emateentzat soilik da baliagarria. Eta izen-emate guztietatik lehenengo 5ek jasoko dute saria.
Apirilaren 10ean sarituen zerrenda www.niktri.eus webguneko blogean argitaratuko da.

 

***Dagoeneko izena emanda dutenek ere badute aukera OPARIA jasotzeko, Apirilaren 2tik 9ra (biak barne) Pazko Asteko Udalekuetan zure laguntxo batek izena ematen badu zuretzat eta beretzat OPARIA!!

ARAUAK:
Promozioa udalekuetako plazak agortu arte eta aipaturiko epean soilik da baliagarria.
Zure lagunak Pazko Asteko Udalekuen Izen-emate orria osatu eta online ordainketa burutzen duen momentuan biei egokituko zaizue saria. Ohar garrantzitsua: izen-emate orria osatzeko momentuan “Lehendik izena emanda dagoen norbaiten partetik al zatoz?” galderaren erantzunean zure izena jarri beharko du.

KIROL UDALEKUAK PAZKO ASTEAN: Lau eguneko egonaldia kirolaz eta aisialdiaz gozatzeko euskaraz, Getariako inguru zoragarrian.

Goizetan, jolasen bitartez triatloia ezagutzeko jarduerak egingo dira (igeriketa, bizikleta eta oinezko lasterketak). Arratsaldetan, aldiz, aisialdirako unea izango da eta txangoak eta ekintzak burutuko ditugu tokian tokiko ingurunean: hondartza, ur jolasak, marrazketa, dantza… Esperientzi bikaina eta ahaztezina izateko ahalegin guztiak egingo ditugu. Euskara tailerra ere izango da bertan, era dibertigarri batean sortua.

Udalekuen helburu nagusia lagunartea sortzea da. Adin guztiei eta forma fisiko guztiei egokitutako ibilbideak eta ekintzak prestatu ditugu. KIROLARIA EZ DENAK ERE BADU TOKIA UDALEKU HAUETAN.

13 urtetik gorakoek egitarau eta hezitzaile ezberdinak izango dituzte, beste taldearekin, soilik aterpetxea konpartituz. Adinera egokitutako udalekuak proposatuko zaizkie.

Azken egunean ikasitakoa praktikan jartzeko unea izango da, eta duatloi proba bat ospatuko da, kategorien araberakoa. Lehendabizikoa izango da askorentzat. Beraz, zirkuitu osoan zehar gidatu eta lagunduko diegu.

ZALANTZARIK BA AL DUZU?
Deitu 943833641 , Whatssapp-a bidali 628643069 edo idatzi info@niktri.eus . Gustora argituko dizkizugu zalantza guztiak.
NIK TRI #izanezberdin lantaldea

 

Hazten goaz: Hiru kirol udaleku eskainiko ditugu aurten

::::::::::::::::::::::::::

DIRIGIDO A:  9-17 años (El programa variará para los mayores de 13 años)
IDIOMA: Euskara
PRECIO: Precio especial con la cuenta joven “Gaztedi” de Kutxabank: 182 € / Precio general: 202€ A las familias numerosas de Hirukide se les aplicará un 7% de descuento.
INSCRIPCIONES: Plazas limitadas, máximo de 30 y mínimo de 10. ENLACE AL FORMULARIO DE INSCRIPCIÓN

Estancia de una semana para la práctica del deporte, ocio y el euskera entre amigos, en un entorno natural inmejorable. Organizado por un equipo con una gran experiencia en educación y organización de campamentos de verano: Fundación Kutxa, Club de Triatlón Nik Tri, Arazi y Fitgüne (Hektor Llanos). .

Por las mañanas se les introducirá en la práctica del triatlón (natación, bicicleta y running), siempre por medio de juegos y ejercicios divertidos. No es necesario que sean deportistas o que tenga unas condiciones físicas determinadas. Por las tardes, tendrán tiempo para el ocio: playa, danza, pintura, juegos de agua…además de realizar excursiones por el entorno. También habrá taller de euskera, realizado en un modo muy ameno.

El objetivo principal de estos campamentos es trabajar el compañerismo y la solidaridad entre los jóvenes, así como el fomento de hábitos saludables.

Los mayores de 13 años tendrán un programa y monitores diferentes. Con el otro grupo sólo compartirá el albergue. Las colonias estarán adaptadas a su edad.
El último día será el momento de poner a prueba todo lo aprendido y se celebrará una prueba de duatlón, en la que participarán por categorías. Será la primera para muchos de ellos/as, por lo que se les guiará y acompañará a lo largo de todo el circuito.