Events

Events

I. NIK TRI NEGULEKUAK 2015 (9-14 urte)

  • Date:2015-12-21
  • Time:Abenduaren 21etik - 23ra / Del 21 al 23 de diciembre
  • Location:Getariako Askizu Aterpetxean
  • Venue:I. NIK TRI NEGULEKUAK 2015 (9-14 urte)
  •  ARGAZKIAK

NIK TRI negulekuak getarian

Hiru egun triatloiaz eta aisialdiaz lagun artean gozatzeko / Tres días para disfrutar del triatlón y el tiempo libre entre amigos

• Hiru egun triatloiaz eta aisialdiaz lagun artean gozatzeko. Triatloi jarduerak aisialdiko jarduerekin uztartuko dira. Ingurune paregabean, Getariako Askizu auzoan. Getaria eta Zumaia ezagutzeko aukera izango dute partaideek, bajurako arrantza, mahastiak, flysch-a, etab.

• “Tres días para disfrutar del triatlón y el tiempo libre entre amigos. Se realizarán actividades relacionadas con el triatlón y el tiempo libre, en un entorno privilegiado, en el barrio Askizu de Getaria. Se realizarán salidas para conocer el entorno: pesca de bajura, viñedos, flysch, etc.”

NIK TRIk #izanezberdin ekimenarekin bat egin du. Kutxa Fundazioak ekimen honen bitartez 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako kalitatezko ekintza ezberdin eta erakargarriak eskaintzen ditu, eta horien artean txertatzen dira, nola ez, NIK TRIren ekitaldiak.

  • Data: Abenduaren 21etik (10:30) – 23ra (17:30) / Del 21 (10:30) al 23 (17:30) de diciembre.
  • Tokia: Askizu Aterpetxea (Getaria) / En el albergue de Askizu (Getaria).
  • Norentzat: 9-14 urte bitartekoentzat, 2001-2006an jaioak. / Para jóvenes de 9 a 14 años (nacidos en 2001-2006)
  • Partaide kopurua: 30 pertsona gehienez / Número de participantes: máximo de 30 personas.
  • Prezio berezia: 121,5 €/pertsonako (ostatua, jarduerak, jatorduak). / 121,5 €/pers. (incluye: alojamiento, actividades y comidas)(*).
    (*) Kutxabank-eko Gaztedi Kontua edo Plana dutenentzat. Edo NIK TRI KIDE direnentzat (Egin zaitez NIK TRI KIDE).
  • Prezio orokorra: 135 €/pertsonako.

Prezio barruan sartzen dira:

  • Otorduak: astelehenean bazkariarekin hasi eta asteazkeneko askariarekin amaituko da.
  • Ostatua astelehenetik asteazkenera.
  • Negulekuko jarduerak: Igerilekura sarrera, tailerrak, irteerak eta materiala.
  • Nik Tri kamiseta, #izanezberdin motxila eta igeriketako txanoa.

Informazio gehiagorako info@niktri.com edo 943833641

 

EKARRI BEHARREKOA:

o Lo zakua edo maindireak.
o Hiru egunetarako arropa: 5 kamiseta inguru, galtza motz edo kulotak goizetako entrenamenduetarako eta arratsaldeetarako galtzak, tritrajea (baldin badauka), galtzerdiak, jertsea, zira eta txamarra edo berokia.
o Nezeserra eta 2 toalla.
o Korrika egiteko zapatilak eta beste oinetako pare bat.
o Bainujantzia eta betaurrekoak. Igeriketako txapela eta txankletak.
o Bizikleta eta kaskoa. (Bizikleta egoera onean ekartzea garrantzitsua da. Puzgailua eta ordezko piezak ekartzea beharrezkoa da. Bizikletaz ez gara errepidera asko irtengo, beraz, mendian edo baserri bideetan ibiltzeko bizikleta ekartzea komeni da).

***Igeriketako txanoa, motxila txiki bat eta kamiseta opari gisa jasoko dituzte aurrenengo egunean. Beraz, gauza horiek ez dituzte etxetik ekarri beharrik.

Izen emateak aurki irekiko dira / Apertura de inscripciones proximamente:

Informazioa zabaltzeko jar zaitezte gurekin harremanetan:
Tel: 943833641
e-mail: info@niktri.com

……..

Getariako ASKIZU ATERPETXEAN neguko egun zoragarriak bizi ahal izango dituzu, triatloiaren teknikak ikasi eta hobetzen dituzun bitartean.

Getariako Askizu aterpetxea

Getariako Askizu aterpetxea