Events

Events

I. TRIATLOI UDALEKUAK AROTZ-ENEAN (9-14 urte)

  • Date:2016-08-22
  • Time:Abuztuaren 22tik 27ra arte
  • Location:Etxarri Larraun, Nafarroa
  • Venue:I. TRIATLOI UDALEKUAK AROTZ-ENEAN. (9-14 urte)
  •  ARGAZKIAK

BIDEOA: I. AROTZ-ENEAko Triatloi Udalekuak 2016 #izanniktri

Amaiera iritsi zaigun arren pasatako egunak, bizitako abenturak, egindako lagunak, ikasitako dana, irribarre batekin oroituko ditugu. Datorren urterarte familia!
TRIATLOIAZ GOZATUZ
JOAN DIRA EGUNAK
KORRI, IGERI, SALTOKA
PASA DITUGUNAK
UME BATZUK ARINAK
BESTEAK ASTUNAK
BAINA IZANGO GARA
BETIKO LAGUNAK!!!!

2016ko Triatloi udalekuen argazki bilduma ikusi, ondorengo irudian zanpatuaz:

Astebeteko egonaldia triatloiaz eta aisialdiaz gozatzeko, Nafarroako ingurune natural paregabe batean. Triatloia, basoa, mendia, abentura parkea, etab.

  • Data: Abuztuaren 22tik 27ra arte.
  • Tokia: Arotz-Enea aterpetxea. Etxarri Larraun, Nafarroa.
  • Norentzat: 9 eta 14 urte bitarteko gazteak.(2002-2007 artean jaioak)
  • Prezio berezia: 193,5 €/pertsonako (ostatua, jarduerak, jatorduak)(*). (*) Kutxabank-eko Gaztedi Kontua edo Plana dutenentzat. 
  • Prezio orokorra: 215 euro.

Prezio barruan sartzen dira:

  • Ostatua eta otorduak astelehenetik larunbatera
  • Triatloi eta aisialdiko jarduerak
  • Nik Tri oparia

Informazio gehiagorako info@niktri.com edo 943833641

 

NIK TRIk #izanezberdin ekimenarekin bat egin du aurten ere. Kutxa Fundazioak ekimen honen bitartez 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako kalitatezko ekintza ezberdin eta erakargarriak eskaintzen ditu, eta horien artean txertatzen dira, nola ez, NIK TRIren ekitaldiak.
Powered by emaze

……..

Etxarri Larraun-eko Arotz-Enea aterpetxean udako egun zoragarriak bizi ahal izango dituzu, triatloiaren teknikak ikasi eta hobetzen dituzun bitartean.

 

Programa: Igeriketa, txirrindularitza eta footing kirolen teknikak landu eta hobetzeaz gain, beste kirol batzuk ere egingo dira: pilota, saskibaloia…
Kirol egonaldi honetan, halaber, hainbat txango egingo dira.

o Triatloia ezagutzeko teknifikazio-jarduerak: goizetan egingo dituzte Hektor Llanos eta Pablo Cazalis kirol-hezitzaileekin:

      1. Igeriketa
      2. Bizikleta
      3. Oinezko lasterketa
      4. Trantsizioak
      5. Elikadura

o Jolasak eta irteerak prestatu ditugu arratsaldeetarako:

o Adin guztiei egokitutako ibilbideak eta ariketak prestatu ditugu, udalekuko partaideen muga hamalau urte bitartekoa izanik, guztiek egin ahal izateko.

Aisia-denbora. Udalekuaren helburu nagusia lagunartea sortzea da eta horretarako bilgunea izango da Arotz-Enea aterpetxea.

Araziko hezitzaile bat arduratuko da uneoro udalekuaren martxaz eta kudeaketaz.

Triatloi Txikiaegingo da egonaldiaren azken egunean, abuztuaren 27an.

 

EKARRI BEHARREKOA:

o Aste guztirako arropa, nezeserra eta toalla.
o Motxila txiki bat.
o Korrika egiteko zapatilak eta arropa egokia.
o Bizikleta eta kaskoa. (Bizikleta egoera onean ekartzea garrantzitsua da. Puzgailua eta ordezko piezak ekarri).
o Bainujantzia eta betaurrekoak. Igeriketako txapela eta txankletak.
o Eguzkitako krema eta bixera.

Egun bateko egitarau eredua:

  • 10:00 tan eguneko jarduerak azaldu. (Lehenengo egunean partaideak elkar ezagutzeko dinamika bat).
  • 10:15 – 10:30 Jolasen bidezko beroketa.
  • 10:30-12:00 Jarduera nagusia (igeriketa, bizikleta eta lasterketa).
  • 12:00-12:45 Luzaketak, azalpenak, ikusentzunezko gela.
  • 12:45-13:00 Aldagelak (dutxatu eta arropaz aldatu).
  • 13:00 bazkaria.
  • Arratsaldean: aisialdiko ekintzak.

**OHARRA: Gizarte segurantzako zenbakia jakinarazi behar zaie antolatzaileei, istripuen kasuan erabiltzeko. Antolatzaileak erantzunkizun zibileko poliza badu baina ez partehartzaile bakoitzarentzat istripu asegurua.

Arotz-Enea aterpetxeko instalazioak:

Arotz-Enea Ingurumen Eskola kutxaren Gizarte Ekintzak sustatutako proposamena da, eta, esan bezala, Etxarri Larraunen dago, artzain-tradizioko herri txiki batean, ondare kultural eta mitologiko handia duten Nafarroako haranetako batean, Larraunen, Aralar mendiaren magalean.

Ingurumen Eskola 1877ko baserri batean dago, eta jatorrizko izenari eutsi dio: Arotz Enea, arotzaren etxea. Arotz-Enea 10.210 m2-ko azalera duen lursail batean dago, eta honako instalazio hauek ditu:

  • eraikin nagusia: logela ohatzedunak, jantokia, sukaldea, bainugelak, erizaindegia…
  • jardueretarako pabiloia: liburutegia, balio anitzeko aretoa, dutxak…
  • igerileku estali gabea
  • pilotaleku estalia
  • aire zabaleko kirol-pista
  • jolas-eremuak

Arotz-enea colonias 2010-turno5

Arotz-Eneako argazki galeria ikusi

NIK TRIK 2016ean antolatuko dituen beste zenbait ekitaldi >