Events

Events

II. TRIATLOI GOIZAK PAZKO ASTEAN 2016

  • Date:2016-03-29
  • Time:Martxoak 29tik-Apirilak 01era goizez 10:00etatik 13:00etara
  • Location:Hegalak Zentroa, Cervantes Plaza,Donostian.
  • Venue:II. TRIATLOI GOIZAK PAZKO ASTEAN. (9-14 urte)
  •  ARGAZKIAK

4 goiz triatloia ezagutu eta praktikatzeko.

  • Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara.
  • Data: Martxoak 29tik-Apirilak 01era goizez 10:00etatik 13:00etara.
  • Tokia: Hegalak Zentroa, Cervantes Plaza (Kontxa),Donostian.
  • Norentzat: 9 eta 14 urte bitarteko gazteak.(2002-2007 artean jaioak)
  • Prezio berezia: 59 Euro(*). (*) Kutxabank-eko Gaztedi Kontua edo Plana dutenentzat. 
  • Prezio orokorra: 65 euro.

Informazio gehiagorako info@niktri.com edo 943833641

NIK TRIk #izanezberdin ekimenarekin bat egin du aurten ere. Kutxa Fundazioak ekimen honen bitartez 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako kalitatezko ekintza ezberdin eta erakargarriak eskaintzen ditu, eta horien artean txertatzen dira, nola ez, NIK TRIren ekitaldiak.

Egitaraua / Programa:

Deskargatu .PDFan

Descargar (PDF, 377KB)

Ezaugarri orokorrak:

  • Adinaren arabera antolatutako taldeetan egingo da lan.
  • Hezitzaile profesionalak Fitgüneren eskutik, Hektor Llanos-en zuzendaritzapean.
  • Edari isotonikoak eskainiko zaizkie jardueren ondoren, fruta pieza bat edo pikatzeko zerbait ekar dezakete.
  • Opari bana emango zaio partaide bakoitzari.

Ekarri beharrekoa:

(Egunero ez dira guztiak ekarri beharko, aurrez adieraziko da egun bakoitzean ekarri beharrekoa)

  • Kirola egiteko arropa: bizikletan ibiltzeko eta korrika egiteko. Tritrajea, baldin badauka.
  • Korrika egiteko zapatilak.
  • Bizikleta eta kaskoa. (Bizikleta egoera onean ekartzea garrantzitsua da. Puzgailua eta ordezko piezak ekarri). Bakoitzak etxean duen bizikleta, mendikoa, paseokoa…
  • Bainujantzia, igeriketako betaurrekoak eta txanoa, eta txankletak.
  • Motxila txiki bat dutxatzeko eta aldatzeko arroparekin.

 **OHARRA: Gizarte segurantzako zenbakia jakinarazi behar zaie antolatzaileei, istripuen kasuan erabiltzeko. Antolatzaileak erantzunkizun zibileko poliza badu baina ez partehartzaile bakoitzarentzat istripu asegurua.

2016 edizioko argazkiak bistaratu:

Desctop screenshot

NIK TRIK 2016ean antolatuko dituen beste zenbait ekitaldi >