Events

Events

III. Kirol udalekuak Arotz-Enean 2018

  • Date:2018-08-06
  • Time:Abuztuak 6-11. Astelehenetik larunbatera.
  • Location:Arotz-Enea aterpetxea. Etxarri Larraun. Nafarroa
  • Venue:III. Kirol udalekuak Arotz-Enean 2018
  •  Argazkiak

Eman diogu amaiera aurtengo “III. Kirol udalekuak Arotz-Enean 2018″ ekitaldiari eta antolatzaileen aldetik eskerrak eman nahi dizkiogu parte-hartzaile guztiei, familiarrei, Arotz-Eneako langileei eta noski, hau posible egin duten babesle guztiei.

Hurrengo ekitaldien prestaketan buru-belarri gabiltza dagoeneko V. Aia-Orio triatloia 2018 (Gazte eta helduak) eta VI. Uratloi txikia Donostian 2018 (5 – 12 urte), berriz elkar ikusteko irrikitan gaudelarik!

Hemen uzten dizkizuegu Arotz-Eneako kirol udalekuetako bideo eta argazkiak:
Bideoa (Youtube): https://youtu.be/9PF2jxPkN10
Argazkiak (Facebook): https://www.facebook.com/pg/niktrilagunak/photos/?tab=album&album_id=1860323157417136

Segi ondo ;)

Nik Tri lan-taldea

 

III. kirol udalekuak Arotz-Enean 2018
 

 

Astebeteko egonaldia lagunartean kirolaz eta aisialdiaz gozatzeko euskaraz, paregabeko ingurunean.

Jolasen bitartez kirol jarduera ezberdinak egingo dira, triatloia osatzen duten hiru kirolak izanik gehien landuko direnak: igeriketa, bizikleta eta korrika.

Izan ere, triatloia ezagutu, gozatu eta praktikatzeko aukera eman nahi zaie gazteei udaleku honen bitartez. Modu dibertigarrian triatloiaren diziplina bakoitza landu eta hauen arteko trantsizioak egiten ere ikasiko dute.

Arratsaldetan, aldiz, aisialdirako unea izango da eta txangoak eta ekintzak burutuko ditugu tokian tokiko ingurunean: basoa, igerilekuko jolasak, multikirol txapelketa.

Azken egunean ikasitakoa praktikan jartzeko unea izango da, eta triatloi proba bat ospatuko da, kategorien araberakoa. Lehendabizikoa izango da askorentzat. Beraz, zirkuitu osoan zehar gidatu eta lagunduko diegu.

Eta, zein izango ote da aurten udalekuak agurtzeko aste osoan zehar prestatu eta burutuko duten ekintza? Haka dantza, bertso dantzatua, rap-a . Ziur txundituta utziko gaituztela aurtengoan ere!

Esperientzia bikaina eta ahaztezina.

Udalekuen helburu nagusia lagunartea sortzea eta balioen transmisio-tresna izatea da, elkartasuna eta laguntasuna, izaera aktiboa eta positiboa, ahalegina, diziplina eta norbere burua hobetzeko grina, elkarlana, konpromisoa eta gizarte inklusioa, ohitura osasungarriak, besteak beste.

Adin guztiei eta forma fisiko guztiei egokitutako ibilbideak eta ariketak prestatu ditugu, guztiek egin ahal izateko. KIROLARIA EZ DENAK ERE BADU TOKIA UDALEKU HAUETAN .

Heziketan eta udalekuen antolaketan eskarmentu handia duen lantaldeak antolatua: Kutxa Fundazioa, Nik Tri triatloi elkartea, Arazi eta Fitgüne.

…….

Estancia de una semana para el disfrute del deporte y del euskera en cuadrilla, en un entorno natural inmejorable.

En estos campamentos de verano realizarán diversas actividades deportivas, haciendo hincapié en las tres disciplinas que forman el triatlón: natación, bicicleta y carreras a pie.

A través de estos campamentos pretendemos dar la oportunidad al colectivo juvenil de conocer, practicar y gozar con el triatlón. Trabajarán de forma divertida cada una de las disciplinas del triatlón e incluso aprenderán a realizar las transiciones entre las mismas.

Por las tardes se relajarán con actividades lúdicas y excursiones, aprovechando el entorno: bosque, juegos en la piscina, campeonato multideporte…

El último día será el momento de poner a prueba todo lo aprendido y se celebrará una prueba de triatlón, en la que participarán por categorías. Será la primera para muchos de ellos/as, por lo que se les guiará y acompañará a lo largo de todo el circuito.

Y el punto final lo pondrán con una actividad que hayan preparado ellos/as mismos/as a lo largo de la semana. ¿Qué se les ocurrirá este año? Un baile Haka, un “bertso” bailado, un rap. ¡Seguro que nos encanta!

Una experiencia única e inolvidable.

El objetivo principal de este campamento es crear cuadrilla y resultar herramienta de transmisión de valores, como por ejemplo, solidaridad y compañerismo, actitud activa y positiva, esfuerzo, disciplina y capacidad de superación, colaboración, compromiso e inclusión social, hábitos saludables.

Hemos preparado recorridos y ejercicios adaptados a cada edad y condición física para garantizar que todos/as participen y disfruten. NO ES NECESARIO QUE SEAN DEPORTISTAS, HAY ESPACIO PARA TODOS/AS.

Organizado por un equipo con una gran experiencia en educación y organización de campamentos de verano: Fundación Kutxa, Club de Triatlón Nik Tri, Arazi y Fitgüne.