IV. Busti lagunekin URATLOI TXIKIA Donostian
BUSTI LAGUNEKIN 2016 4. EDIZIOA
URATLOIA DONOSTIAN
IRAILAREN 18an DONOSTIAKO KONTXAKO HONDARTZAN
Informazio Orokorra
5 urtetik gorakoentzat.
• 5-7 urte: korrika 150 m / igeriketa 25 m / korrika 150 m (2009-2011)
• 8-10 urte: korrika 250 m / igeriketa 50 m / korrika 250 m (2006-2008)
• 11-12 urte: korrika 500 m / igeriketa 150 m / korrika 500 m (2004-2005)
• 13 urtetik gora: korrika 750 m / igeriketa 250 m / korrika 750 m (< 2003)
PREZIOA: 8 €/pertsonako aurrez online, 10 €/pertsonako egunean bertan (*)
(*) Kutxabank-eko Gaztedi Kontua edo Plana dutenentzat 5 €/pertsonako.
(Prezioaren barruan daude: motxila, bisera, igeriketa txanoa, jakiak, edaria eta kamiseta)
NIK TRIk #izanezberdin ekimenarekin bat egin du. Kutxa Fundazioak ekimen honen bitartez 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako kalitatezko ekintza ezberdin eta erakargarriak eskaintzen ditu, eta horien artean txertatzen dira, nola ez, NIK TRIren ekitaldiak.
Behin-behineko egitaraua:
10:00-10:45: izen-emateak eta dortsal-banaketa
10:30-11:00: Trantsizio-gunearen irekiera materiala uzteko.
11:15-12:15: Uratloi frogak, kategoria txikienetik hasita. Jarraian enpresen taldekako igeriketa froga ospatuko da.
OHARRA: Ez da sailkapenik egongo. Guztiak irabazle. Guztiek sari berdina jasoko dute.
Informazio-gunea Cervantes plazan egongo da, Hegalak Zentroaren aurrean.
Dutxak eta aldagelak Hegalak Zentroan egongo dira.