Events

Events

#izanniktri II. Triatloi udalekuak Arotz-Enean (9-14 urte)

  • Date:2017-08-07
  • Time:Abuztuaren 7tik 12ra arte
  • Location:Arotz-Enea aterpetxea. Etxarri Larraun, Nafarroa.
  • Venue:#izanniktri II. Triatloi udalekuak Arotz-Enean 2017 (9-14 urte)
  •  ARGAZKIAK

niktrikeriak: arotz-enea triatloi udalekuak 2017

2017ko edizioaren bideoa:

Abuztuak 7an Arotz-Enea aterpetxean elkartu ginen triatloiaz gozatu, euskaraz hitz egin eta ongi pasatzeko irrikan geunden 9-14 urte bitarteko hainbat gaztetxo. Igaro dugun astea zoragarria izan da, nahiz eta eguraldiak ez digun asko lagundu. Goizetan triatloi ekintzat landu ditugu eta arratsaldeetan berriz, aisialdiko ekintzak izan dira nagusi. Abuztuak 12an, azken egunean, aste osoan zehar landutakoa praktikan jartzeko aukera izan genuen. Gehiengoentzat gure lehen triatloia izan zen. Nekatu ginen bai, baina zeinen dibertigarria!

Egonaldian gertatu zaizkigun gauza guztiak hitzez adierazi ezin ditugunez, bideo bat sortu dugu gure esperientzia barrutik ikus dezazuen. Ea ikusten guk parte hartzen bezainbeste gozatzen duzuen:

2017ko edizioaren argazkiak:

—————

Astebeteko egonaldia triatloiaz eta aisialdiaz gozatzeko, Nafarroako ingurune natural paregabe batean. Triatloia, basoa, mendia, abentura parkea, etab.

  • Data: Abuztuaren 7tik 12ra arte.
  • Tokia: Arotz-Enea aterpetxea. Etxarri Larraun, Nafarroa.
  • Norentzat: 9 eta 14 urte bitarteko gazteak.(2003-2008 artean jaioak)
  • Prezio berezia: 202,5 €/pertsonako (ostatua, jarduerak, jatorduak)(*). (*) Kutxabank-eko Gaztedi Kontua edo Plana dutenentzat. 
  • Prezio orokorra: 225 euro.

Prezio barruan sartzen dira:

Informazio gehiagorako info@niktri.eus edo 943833641

Etxarri Larraun-eko Arotz-Enea aterpetxean udako egun zoragarriak bizi ahal izango dituzu, triatloiaren teknikak ikasi eta hobetzen dituzun bitartean.

Programa: Igeriketa, txirrindularitza eta footing kirolen teknikak landu eta hobetzeaz gain, beste kirol batzuk ere egingo dira: pilota, saskibaloia…
Kirol egonaldi honetan, halaber, hainbat txango egingo dira.

o Triatloia ezagutzeko teknifikazio-jarduerak: goizetan egingo dituzte Hektor Llanos eta Pablo Cazalis kirol-hezitzaileekin: Igeriketa, Bizikleta, Oinezko lasterketa, Trantsizioak edo Elikadura.

o Jolasak eta irteerak prestatu ditugu arratsaldeetarako:

o Adin guztiei egokitutako ibilbideak eta ariketak prestatu ditugu, udalekuko partaideen muga hamalau urte bitartekoa izanik, guztiek egin ahal izateko.

Aisia-denbora. Udalekuaren helburu nagusia lagunartea sortzea da eta horretarako bilgunea izango da Arotz-Enea aterpetxea.

Araziko hezitzaile bat arduratuko da uneoro udalekuaren martxaz eta kudeaketaz.

Triatloi Txikiaegingo da egonaldiaren azken egunean, abuztuaren 12an.

 

EKARRI BEHARREKOA:

o Aste guztirako arropa, nezeserra eta toalla.
o Motxila txiki bat.
o Korrika egiteko zapatilak eta arropa egokia.
o Bizikleta eta kaskoa. (Bizikleta egoera onean ekartzea garrantzitsua da. Puzgailua eta ordezko piezak ekarri).
o Bainujantzia eta betaurrekoak. Igeriketako txapela eta txankletak.
o Eguzkitako krema eta bixera.

Egun bateko egitarau eredua:

  • 10:00 tan eguneko jarduerak azaldu. (Lehenengo egunean partaideak elkar ezagutzeko dinamika bat).
  • 10:15 – 10:30 Jolasen bidezko beroketa.
  • 10:30-12:00 Jarduera nagusia (igeriketa, bizikleta eta lasterketa).
  • 12:00-12:45 Luzaketak, azalpenak, ikusentzunezko gela.
  • 12:45-13:00 Aldagelak (dutxatu eta arropaz aldatu).
  • 13:00 bazkaria.
  • Arratsaldean: aisialdiko ekintzak.

**OHARRA: Gizarte segurantzako zenbakia jakinarazi behar zaie antolatzaileei, istripuen kasuan erabiltzeko. Antolatzaileak erantzunkizun zibileko poliza badu baina ez partehartzaile bakoitzarentzat istripu asegurua.

Arotz-Enea aterpetxeko instalazioak:

Arotz-enea colonias 2010-turno5Arotz-Enea Ingurumen Eskola kutxaren Gizarte Ekintzak sustatutako proposamena da, eta, esan bezala, Etxarri Larraunen dago, artzain-tradizioko herri txiki batean, ondare kultural eta mitologiko handia duten Nafarroako haranetako batean, Larraunen, Aralar mendiaren magalean.

Ingurumen Eskola 1877ko baserri batean dago, eta jatorrizko izenari eutsi dio: Arotz Enea, arotzaren etxea. Arotz-Enea 10.210 m2-ko azalera duen lursail batean dago, eta honako instalazio hauek ditu:

  • eraikin nagusia: logela ohatzedunak, jantokia, sukaldea, bainugelak, erizaindegia…
  • jardueretarako pabiloia: liburutegia, balio anitzeko aretoa, dutxak…
  • igerileku estali gabea
  • pilotaleku estalia
  • aire zabaleko kirol-pista
  • jolas-eremuak

Arotz-Eneako argazki galeria ikusi