Events

Events

I. TRIATLOI GOIZAK PAZKO ASTEAN

  • Date:2015-04-07
  • Time:Apirilak 7-10 goizez 10:00etatik 13:00etara
  • Location:Hegalak Zentroa, Cervantes Plaza,Donostian.
  • Venue:I. TRIATLOI GOIZAK PAZKO ASTEAN
  •  ARGAZKIAK

4 goiz triatloia ezagutu eta praktikatzeko.

Izen emateak zabalik otsailaren 16-tik martxoaren 31-ra, biak barne.

  • Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara.
  • Data: apirilak 07tik 10era.
  • Tokia: Hegalak Zentroa, Cervantes Plaza (Kontxa),Donostian.
  • Norentzat: 9 eta 14 urte bitarteko gazteak.(2001-2006 artean jaioak)
  • Prezio berezia: 59 €(*). (*) Kutxabank-eko Gaztedi Kontua edo Plana dutenentzat. Edo NIK TRI KIDE direnentzat (Egin zaitez NIK TRI KIDE).
  • Prezio orokorra: 65 euro.

Informazio gehiagorako info@niktri.com edo 943833641

Egun bateko egitarau eredua:

  • 10:00 tan ongi etorria, Hegalak Zentroan elkartu. Eguneko jarduerak azaldu. (Lehenengo egunean partaideak elkar ezagutzeko dinamika bat).
  • 10:15 – 10:30 Jolasen bidezko beroketa.
  • 10:30-12:00 Jarduera nagusia (igeriketa, bizikleta eta lasterketa).
  • 12:00-12:45 Luzaketak, azalpenak, ikusentzunezko gela.
  • 12:45-13:00 Aldagelak (dutxatu eta arropaz aldatu).
  • 13:00 Agurra.

Ezaugarri orokorrak:

  • Adinaren arabera antolatutako taldeetan egingo da lan.
  • Hezitzaile profesionalak Fitgüneren eskutik, Hektor Llanos-en zuzendaritzapean.
  • Edari isotonikoak eskainiko zaizkie jardueren ondoren, fruta pieza bat edo pikatzeko zerbait ekar dezakete.
  • Opari bana emango zaio partaide bakoitzari.

Ekarri beharrekoa:

(Egunero ez dira guztiak ekarri beharko, aurrez adieraziko da egun bakoitzean ekarri beharrekoa)

  • Kirola egiteko arropa: bizikletan ibiltzeko eta korrika egiteko. Tritrajea, baldin badauka.
  • Korrika egiteko zapatilak.
  • Bizikleta eta kaskoa. (Bizikleta egoera onean ekartzea garrantzitsua da. Puzgailua eta ordezko piezak ekarri). Bakoitzak etxean duen bizikleta, mendikoa, paseokoa…
  • Bainujantzia, igeriketako betaurrekoak eta txanoa, eta txankletak.
  • Motxila txiki bat dutxatzeko eta aldatzeko arroparekin.

NIK TRIK 2015ean ospatuko dituen beste zenbait ekitaldi >