Events

Events

Ordizia triatloi txikia

ADINA: 2005-2010 urteen artean jaiotakoak, biak barne (Benjaminetatik, infantilera arteko gazteak)
DATA: Ekainak 29, larunbata.
NON: Ordiziako kiroldegian
ORDUTEGIA: 9:00etan.
ANTOLATZAILEA: Ordizia Triatloi Taldea
IZEN-EMATEAK: Ekainak 10tik 19ra ikastetxeetan eta ekainak 19tik 28ra www.triatloi.org web-gunean.

Zatoz Ordizia Triatloi Taldeak antolaturiko triatloi proba honetara. Lagun eta familia artean igaroko dugu goiza, opari eta festa giroa ez direlarik faltako.

Nik Tri , Kutxa Kultur #izanezberdin eta Baserria KM0 opariak izen-ematearekin batera: kamiseta, igeriketako txanoa, eta hanburgesa bandeja bat eskuratzeko tiketa,.. zatoz!

Partaide guztiek eraman behar dute:

    • Igeriketa-betaurrekoak 
    • Korrika egiteko zapatilak 
    • Bizikleta (edozein mota)
    • Kaskoa 

Adinaren arabera, distantzia ezberdinak burutuko dituzte:

    • Benjamina (09/10): 25m igeri – 700m bizikleta – 200m korrika
    • Alebina (07/08): 50m igeri – 700m bizikleta – 650m korrika
    • Infantila (05/06): 100m igeri – 700m bizikleta – 1300m korrika
  • Partaideentzat opariak “Triatloia Maite Dut” probetan:
    • Kamiseta
    • Igeriketako txanoa
    • Baserria KM0 hanburgesa bandeja eskuratzeko tiketa,…

Ordizia Triatloi Taldeak bat egin du “Triatloia Maite Dut” egitasmoarekin.

Guztiak elkarlanean gazteek esperientzia aberasgarriak bizi ditzaten

“Triatloia Maite Dut” ekimenak, gazteen artean triatloia sustatzea du helburu, eta aisialdian, euskaraz, kirola egiteko aukera eskaintzea.  Triatloiaren bitartez laguntasuna, izaera aktibo eta positiboa, ohitura osasungarriak eta beste hainbat balio transmititu baitaitezke.

Ekimenaren atzean heziketan eta kirol jardueren antolaketan eskarmentu handia duen lantaldea dago Nik Tri triatloi elkarteaAraziKutxa Fundazioa, eta Fitgüne,  Eusko Jaurlaritzaren euskara departamentuaren, Baserria KM0 eta Catalana Occidente aseguru etxearen babesarekin. Guztion nahia “Triatloia Maite Dut” lelopean antolatzen diren jarduera pizgarri hauek ahalik eta gazte gehiengana heltzea da.

Aurten, hainbat triatloi taldek egitasmoarekin bat egin dute, Ordizia Triatloi Taldeak, esate baterako. Guztion artean, triatloi sarea indartu, familientzat plan apartak sortu eta gazteengana esperientzia aberasgarriekin heltzea lortuko dugu.

Eskerrik asko “Triatloia Maite Dut” egitasmoa zabaltzen laguntzen ari zareten guztioi.