Events

Events

V. TRIATLOI UDALEKUAK

  • Date:2015-08-31
  • Time:Abuztuaren 31tik irailaren 5era arte.
  • Location:Orio
  • Venue:V. TRIATLOI UDALEKUAK
  •  ARGAZKIAK

ASTEBETEKO EGONALDIA TRIATLOIA GERTUTIK EZAGUTZEKO

  • Data: Abuztuaren 31tik irailaren 5era arte.
  • Tokia: Orioko Txurruka aterpetxea.
  • Norentzat: 9 eta 14 urte bitarteko gazteak.(2001-2006 artean jaioak)
  • Prezio berezia: 193,5 €/pertsonako (ostatua, jarduerak, asegurua, jatorduak)(*). (*) Kutxabank-eko Gaztedi Kontua edo Plana dutenentzat. Edo NIK TRI KIDE direnentzat (Egin zaitez NIK TRI KIDE).
  • Prezio orokorra: 215 euro.

Prezio barruan sartzen dira:

  • Otorduak: astelehenean afariarekin hasi eta larunbateko gosariarekin amaituko da.
  • Ostatuta astelehenetik larunbatera
  • Asegurua
  • Udalekuko tailerrak eta ikastaroak
  • Nik Tri Kamiseta
  • Irailaren 5ko Triatloi Txikiko izen-ematea eta oparia

Informazio gehiagorako info@niktri.com edo 943833641

……..

Orioko TXURRUKA gazteen aterpetxean udako egun zoragarriak bizi ahal izango dituzu, triatloiaren teknikak ikasi eta hobetzen dituzun bitartean.

 

Programa: Igeriketa, txirrindularitza eta footing kirolen teknikak landu eta hobetzeaz gain, beste kirol batzuk ere egingo dira: pilota, saskibaloia, arrauna.
Kirol egonaldi honetan, halaber, hainbat txango egingo dira hondartzara eta mendira.

o Triatloia ezagutzeko teknifikazio-jarduerak: goizetan egingo dituzte Hektor Llanos eta Edurne Aldasoro kirol-hezitzaileekin:

      1. Igeriketa
      2. Bizikleta
      3. Oinezko lasterketa
      4. Trantsizioak
      5. Elikadura

o Jolasak eta irteerak prestatu ditugu arratsaldeetarako: pilota-partidak, Orioko arraun zentroa ezagutzeko irteera, piraguan ibiltzeko ikastaroa, mendi-irteerak, etab.

o Adin guztiei egokitutako ibilbideak eta ariketak prestatu ditugu, udalekuko partaideen muga hamar eta hamasei urte bitartekoa izanik, guztiek egin ahal izateko.

Aisia-denbora. Udalekuaren helburu nagusia lagunartea sortzea da eta horretarako bilgunea izango da Orioko Txurruka aterpetxeko igerilekua.

Araziko hezitzaile bat arduratuko da uneoro udalekuaren martxaz eta kudeaketaz.

Triatloi Txiki Irekia egingo da egonaldiaren azken egunean, irailaren 5an. Udalekuko partaideez gain, lasterketan izena eman nahi duen edozeinek hartu ahal izango du parte, eta guztiek jasoko dute Nik Tri oparia.

Orioko Txurruka aterpetxeko instalazioak:

o Hiru pabilioi: batean sukaldea eta biltokia; beste bietan logela eta gainerakoak.
o 160 egonleku
o 200 lagunentzako jangela, telebista eta bideoarekin; eskulanetarako ere erabil daiteke.
o Aire libreko igerilekua (15 m x 5 m)
o Belar artifizialeko kirol pista (36 m x 18 m)
o Lau lan-gela txiki
o Kanpoko aterpe haundi bat

 

EKARRI BEHARREKOA:

o Aste guztirako arropa, nezeserra eta toalla.
o Motxila txiki bat.
o Korrika egiteko zapatilak eta arropa egokia.
o Bizikleta eta kaskoa. (Bizikleta egoera onean ekartzea garrantzitsua da. Puzgailua eta ordezko piezak ekarri).
o Bainujantzia eta betaurrekoak. Igeriketako txapela eta txankletak.
o Eguzkitako krema eta bixera.

Egun bateko egitarau eredua:

  • 10:00 tan ongi etorria. Eguneko jarduerak azaldu. (Lehenengo egunean partaideak elkar ezagutzeko dinamika bat).
  • 10:15 – 10:30 Jolasen bidezko beroketa.
  • 10:30-12:00 Jarduera nagusia (igeriketa, bizikleta eta lasterketa).
  • 12:00-12:45 Luzaketak, azalpenak, ikusentzunezko gela.
  • 12:45-13:00 Aldagelak (dutxatu eta arropaz aldatu).
  • 13:00 bazkaria.
  • Arratsaldean: aisialdiko ekintzak.

Informazioa zabaltzeko jar zaitezte gurekin harremanetan:
Tel: 943833641
e-mail: info@niktri.com