Events

Events

TRIATLOI UDALEKUAK 2014

  • Date:2014-09-01
  • Time:Irailaren 1etik 6ra
  • Location:Orio
  • Venue:TRIATLOI UDALEKUAK 2014
  •  Argazkiak

ASTEBETEKO EGONALDIA TRIATLOIA GERTUTIK EZAGUTZEKO

o Triatloia ezagutzeko teknifikazio-jarduerak: goizetan egingo dituzte Hektor Llanos eta Edurne Aldasoro kirol-hezitzaileekin:

      1. Igeriketa
      2. Bizikleta
      3. Oinezko lasterketa
      4. Trantsizioak
      5. Elikadura

o 10 eta 16 urte bitartekoentzat (2004 eta 1998 urteen bitartean jaiotakoak) 

o Jolasak eta irteerak prestatu ditugu arratsaldeetarako: pilota-partidak, Orioko arraun zentroa ezagutzeko irteera, piraguan ibiltzeko ikastaroa, mendi-irteerak, etab.

o Adin guztiei egokitutako ibilbideak eta ariketak prestatu ditugu, udalekuko partaideen muga hamar eta hamasei urte bitartekoa izanik, guztiek egin ahal izateko.

Aisia-denbora. Udalekuaren helburu nagusia lagunartea sortzea da eta horretarako bilgunea izango da Orioko Txurruka aterpetxeko igerilekua.

Araziko hezitzaile bat arduratuko da uneoro udalekuaren martxaz eta kudeaketaz.

Triatloi Txiki Irekia egingo da egonaldiaren azken egunean, irailaren 6an. Udalekuko partaideez gain, lasterketan izena eman nahi duen edozeinek hartu ahal izango du parte, eta guztiek jasoko dute Nik Tri oparia.

PREZIOA: 189 € / pertsonako* 

* Nik Triren kideentzako prezioa.  Gainontzekoentzako prezioa: 210€ (Egin zaitez Nik Tri kide).

* Parte-hartzea baieztatu ondoren, transferentzia bidez egin behar da ordainketa.

Prezio barruan sartzen dira:

  • Otorduak, astelehen arratsaldetik, larunbat eguerdira, biak barne.
  • Ostatuta astelehentik larunbatera
  • Asegurua
  • Udalekuko tailerrak eta ikastaroak
  • Nik Tri Kamiseta
  • Irailaren 6ko Triatloi Txikiko izen-ematea eta oparia

Izena emateko jarraitu ondorengo pausoak, ekainaren 30a baino lehen:

1) Ondorengo formularioa bete eta bidali.

 

2) Ondorengo kontuan transferentzia egin, “Triatloi Udalekuak 2014″ gaia adierazita:
  • ES 17 3035 0248 31 2480017107
3) Ordain-agiria jasotzen dugunean, zure behin betiko izen-ematea gauzatu dela adieraziko dizugu posta elektroniko bidez, eta hurrengo pausuak betetzeko beharrezko informazioa emango dizugu.

Tel: 943833641

e-mail: info@niktri.com

 

Sustatzailea: Gipuzkoako Triatloi Federazioa
Antolatzailea: Arazi eta Fitgune
Kirol zuzendaria: Hektor Llanos
Nutrizioa eta kirol jarduerak: Edurne Aldasoro
Aisia-jarduerak: Araziko hezitzaileak

EKARRI BEHARREKOA:

o Aste guztirako arropa, nezeserra eta toalla.
o Motxila txiki bat.
o Korrika egiteko zapatilak eta arropa egokia.
o Bizikleta eta kaskoa. (Bizikleta egoera onean ekartzea garrantzitsua da. Puzgailua eta ordezko piezak ekarri).
o Bainujantzia eta betaurrekoak. Igeriketako txapela eta txankletak.
o Eguzkitako krema eta bixera.

Kokapena:


Ver Orioko Txurruka kanpamendua

Orioko Txurruka aterpetxeko instalazioak:

o Hiru pabilioi: batean sukaldea eta biltokia; beste bietan logela eta gainerakoak.
o 160 egonleku
o 200 lagunentzako jangela, telebista eta bideoarekin; eskulanetarako ere erabil daiteke.
o Aire libreko igerilekua (15 m x 5 m)
o Belar artifizialeko kirol pista (36 m x 18 m)
o Lau lan-gela txiki
o Kanpoko aterpe haundi bat