Events

Events

Tritxiki V. edizioa (Antxintxika TT)

  • Date:2019-06-16
  • Time:09:00
  • Location:Bergarako igerilekuan
  • Venue:Tritxiki V. edizioa (Antxintxika TT)
  •  ARGAZKIAK
ADINA: 2005-2010 urteen artean jaiotakoak, biak barne (Benjaminetatik, infantilera arteko gazteak)
DATA: Ekainak 16, igandea.
NON: Bergarako igerilekuan
ORDUTEGIA: 9:00etan.
ANTOLATZAILEA: Antxintxika Triatloi Taldea
KONTAKTUA ETA IZEN-EMATEAK: Zalantzak argitzeko edota izena emateko ondorengo email helbidera idatzi dezakezue: triatloitxikia@gmail.com.

Zatoz Bergarako Antxintxika Triatloi Taldeak antolaturiko triatloi proba honetara. Lagun eta familia artean igaroko dugu goiza, opari eta festa giroa ez direlarik faltako. Probak bi modalitate izango ditu: bakarka edo erreleboka (bakoitzak kirol 1)

Nik Tri , Kutxa Kultur #izanezberdin eta Baserria KM0 opariak izen-ematearekin batera: kamiseta, igeriketako txanoa, eta hanburgesa bandeja bat eskuratzeko tiketa,.. zatoz!

Partaide guztiek eraman behar dute:

    • Igeriketa-betaurrekoak 
    • Korrika egiteko zapatilak 
    • Bizikleta (edozein mota)
    • Kaskoa 

Adinaren arabera, distantzia ezberdinak burutuko dituzte:

    • Benjamina (09/10): 50m igeri – 2km bizikleta – 400m antxintxika (korrika)
    • Alebina (07/08): 100m igeri – 4km bizikleta – 800m antxintxika (korrika)
    • Infantila (05/06): 150m igeri – 4km bizikleta – 1200m antxintxika (korrika)
  • Partaideentzat opariak “Triatloia Maite Dut” probetan:
    • Kamiseta
    • Igeriketako txanoa
    • Baserria KM0 hanburgesa bandeja eskuratzeko tiketa,…

Antxintxika Triatloi Taldeak bat egin du “Triatloia Maite Dut” egitasmoarekin.

Guztiak elkarlanean gazteek esperientzia aberasgarriak bizi ditzaten

“Triatloia Maite Dut” ekimenak, gazteen artean triatloia sustatzea du helburu, eta aisialdian, euskaraz, kirola egiteko aukera eskaintzea.  Triatloiaren bitartez laguntasuna, izaera aktibo eta positiboa, ohitura osasungarriak eta beste hainbat balio transmititu baitaitezke.

Ekimenaren atzean heziketan eta kirol jardueren antolaketan eskarmentu handia duen lantaldea dago Nik Tri triatloi elkarteaAraziKutxa Fundazioa, eta Fitgüne,  Eusko Jaurlaritzaren euskara departamentuaren, Baserria KM0 eta Catalana Occidente aseguru etxearen babesarekin. Guztion nahia “Triatloia Maite Dut” lelopean antolatzen diren jarduera pizgarri hauek ahalik eta gazte gehiengana heltzea da.

Aurten, hainbat triatloi taldek egitasmoarekin bat egin dute, Antxintxika Triatloi Taldeak, esate baterako. Guztion artean, triatloi sarea indartu, familientzat plan apartak sortu eta gazteengana esperientzia aberasgarriekin heltzea lortuko dugu.

Eskerrik asko “Triatloia Maite Dut” egitasmoa zabaltzen laguntzen ari zareten guztioi.