Events

Events

VI. TRIATLOI UDALEKUAK TXURRUKAN (9-16 urte)

  • Date:2016-08-29
  • Time:Abuztuaren 29tik irailaren 2ra arte.
  • Location:Orio
  • Venue:VI. TRIATLOI UDALEKUAK TXURRUKAN (9-16 urte).
  •  ARGAZKIAK

2016 ekitaldiko informazioa. 

Astebeteko egonaldia triatloiaz eta aisialdiaz gozatzeko, Gipuzkoako kostaldeko ingurune natural paregabe batean. Triatloi, hondartza, itsas kirolak, etab.

  • Data: Abuztuaren 29tik irailaren 2ra arte.
  • Tokia: Orioko Txurruka aterpetxea.
  • Norentzat: 9 eta 16 urte bitarteko gazteak.(2000-2007 artean jaioak). 2000-2001-2002an jaiotakoek errepideko bizikleta ekar dezakezue.
  • Prezio berezia: 193,5 €/pertsonako (ostatua, jarduerak, jatorduak)(*). (*) Kutxabank-eko Gaztedi Kontua edo Plana dutenentzat. 
  • Prezio orokorra: 215 euro.

Prezio barruan sartzen dira:

  • Otorduak: astelehenean afariarekin hasi eta ostiraleko bazkariarekin amaituko da.
  • Ostatuta astelehenetik ostiralera
  • Udalekuko tailerrak eta ikastaroak
  • Nik Tri oparia
  • Irailaren 2ko Triatloi Txikiko izen-ematea eta oparia

Informazio gehiagorako info@niktri.com edo 943833641

 

NIK TRIk #izanezberdin ekimenarekin bat egin du aurten ere. Kutxa Fundazioak ekimen honen bitartez 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako kalitatezko ekintza ezberdin eta erakargarriak eskaintzen ditu, eta horien artean txertatzen dira, nola ez, NIK TRIren ekitaldiak.

……..

Orioko TXURRUKA gazteen aterpetxean udako egun zoragarriak bizi ahal izango dituzu, triatloiaren teknikak ikasi eta hobetzen dituzun bitartean.

 

Programa: Igeriketa, txirrindularitza eta footing kirolen teknikak landu eta hobetzeaz gain, beste kirol batzuk ere egingo dira: pilota, saskibaloia, arrauna.
Kirol egonaldi honetan, halaber, hainbat txango egingo dira hondartzara eta mendira.

o Triatloia ezagutzeko teknifikazio-jarduerak: goizetan egingo dituzte Hektor Llanos eta Pablo Cazalis kirol-hezitzaileekin:

      1. Igeriketa
      2. Bizikleta
      3. Oinezko lasterketa
      4. Trantsizioak
      5. Elikadura

o Jolasak eta irteerak prestatu ditugu arratsaldeetarako: pilota-partidak, Orioko arraun zentroa ezagutzeko irteera, piraguan ibiltzeko ikastaroa, mendi-irteerak, etab.

o Adin guztiei egokitutako ibilbideak eta ariketak prestatu ditugu, udalekuko partaideen muga hamar eta hamasei urte bitartekoa izanik, guztiek egin ahal izateko.

Aisia-denbora. Udalekuaren helburu nagusia lagunartea sortzea da eta horretarako bilgunea izango da Orioko Txurruka aterpetxeko igerilekua.

Araziko hezitzaile bat arduratuko da uneoro udalekuaren martxaz eta kudeaketaz.

Triatloi Txiki Irekia egingo da egonaldiaren azken egunean, irailaren 3an. Udalekuko partaideez gain, lasterketan izena eman nahi duen edozeinek hartu ahal izango du parte, eta guztiek jasoko dute Nik Tri oparia.

Orioko Txurruka aterpetxeko instalazioak:

o Hiru pabilioi: batean sukaldea eta biltokia; beste bietan logela eta gainerakoak.
o 160 egonleku
o 200 lagunentzako jangela, telebista eta bideoarekin; eskulanetarako ere erabil daiteke.
o Aire libreko igerilekua (15 m x 5 m)
o Belar artifizialeko kirol pista (36 m x 18 m)
o Lau lan-gela txiki
o Kanpoko aterpe haundi bat

 

EKARRI BEHARREKOA:

o Aste guztirako arropa, nezeserra eta toalla.
o Motxila txiki bat.
o Korrika egiteko zapatilak eta arropa egokia.
o Bizikleta eta kaskoa. (Bizikleta egoera onean ekartzea garrantzitsua da. Puzgailua eta ordezko piezak ekarri).
o Bainujantzia eta betaurrekoak. Igeriketako txapela eta txankletak.
o Eguzkitako krema eta bixera.

**OHARRA: Gizarte segurantzako zenbakia jakinarazi behar zaie antolatzaileei, istripuen kasuan erabiltzeko. Antolatzaileak erantzunkizun zibileko poliza badu baina ez partehartzaile bakoitzarentzat istripu asegurua.

Egun bateko egitarau eredua:

  • 10:00 tan eguneko jarduerak azaldu. (Lehenengo egunean partaideak elkar ezagutzeko dinamika bat).
  • 10:15 – 10:30 Jolasen bidezko beroketa.
  • 10:30-12:00 Jarduera nagusia (igeriketa, bizikleta eta lasterketa).
  • 12:00-12:45 Luzaketak, azalpenak, ikusentzunezko gela.
  • 12:45-13:00 Aldagelak (dutxatu eta arropaz aldatu).
  • 13:00 bazkaria.
  • Arratsaldean: aisialdiko ekintzak.

2016-ko udalekuen argazkiak: