Events

Events

X. Triatloi Txikia Durango (Mugarra TT)

  • Date:2019-06-02
  • Time:Ekainaren 2an, 10:00etan
  • Location:Durangoko Landako Guneko Igerilekuan
  • Venue:X. Triatloi Txikia Durango (Mugarra TT)
  •  ARGAZKIAK
ADINA: 2005-2011 urteen artean jaiotakoak, biak barne (Aurrebenjaminetik, infantilera arteko gazteak)
DATA: Ekainak 2, igandea.
NON: Durangoko Landako Guneko Igerilekuan
ORDUTEGIA: 10:00etan.
ANTOLATZAILEA: Mugarra Triatloi Taldea
IZEN EMATEAK: Formulario hau osatuz, edo egunean bertan 09:00-10:00 bitartean.
ZALANTZAK: Zalantzak argitzeko ondorengo email helbidera idatzi dezakezue: mugarratriatloieskola@gmail.com.

Zatoz Durangoko Mugarra Triatloi Taldeak antolaturiko triatloi proba honetara. Lagun eta familia artean igaroko dugu goiza, opari eta festa giroa ez direlarik faltako.

Nik Tri , Kutxa Kultur #izanezberdin eta Baserria KM0 opariak izen-ematearekin batera: kamiseta, igeriketako txanoa, eta hanburgesa bandeja bat eskuratzeko tiketa,.. zatoz!

Partaide guztiek eraman beharrekoak:

    • Igeriketa-betaurrekoak 
    • Korrika egiteko zapatilak 
    • Bizikleta (edozein mota)
    • Kaskoa 

Adinaren arabera, distantzia ezberdinak burutuko dituzte. Triatloia ondorengo leku hauetan burutuko da:

    • Igeriketa: 25 metro luze dituen putzuan burutuko da.
    • Boxeak: igerilekutik atera eta ondoan kokatuko dira.
    • Bizikleta: Landako etorbideko bidegorritik.
    • Lasterrean: Arripausueta futbol zelaia inguratzen duen bidegorritik.
  • Partaideentzat opariak “Triatloia Maite Dut” probetan:
    • Kamiseta
    • Igeriketako txanoa
    • Baserria KM0 hanburgesa bandeja eskuratzeko tiketa,…

 

Mugarra Triatloi Taldeak bat egin du “Triatloia Maite Dut” egitasmoarekin.

Guztiak elkarlanean gazteek esperientzia aberasgarriak bizi ditzaten

“Triatloia Maite Dut” ekimenak, gazteen artean triatloia sustatzea du helburu, eta aisialdian, euskaraz, kirola egiteko aukera eskaintzea.  Triatloiaren bitartez laguntasuna, izaera aktibo eta positiboa, ohitura osasungarriak eta beste hainbat balio transmititu baitaitezke.

Ekimenaren atzean heziketan eta kirol jardueren antolaketan eskarmentu handia duen lantaldea dago Nik Tri triatloi elkarteaAraziKutxa Fundazioa, eta Fitgüne,  Eusko Jaurlaritzaren euskara departamentuaren, Baserria KM0 eta Catalana Occidente aseguru etxearen babesarekin. Guztion nahia “Triatloia Maite Dut” lelopean antolatzen diren jarduera pizgarri hauek ahalik eta gazte gehiengana heltzea da.

Aurten, hainbat triatloi taldek egitasmoarekin bat egin dute, Mugarra Triatloi Taldeak, esate baterako. Guztion artean, triatloi sarea indartu, familientzat plan apartak sortu eta gazteengana esperientzia aberasgarriekin heltzea lortuko dugu.

Eskerrik asko “Triatloia Maite Dut” egitasmoa zabaltzen laguntzen ari zareten guztioi.