Events

Events

XI Triatloi txiki Markina Xemein

  • Date:2019-07-07
  • Time:Goizeko 10:00etan
  • Location:Markina Xemeingo Kiroldegian
  • Venue:XI. Triatloi Txikia Markina Xemein
  •  IZENA EMAN
ADINA: 2003-2012 urteen artean jaiotakoak, biak barne
DATA: Uztailak 7, igandea.
NON: Markina Xemeingo kiroldegia
ORDUTEGIA: 10:00etan.
ANTOLATZAILEA: Alarabi Triatloi Taldea eta Markina Xemeingo Udala
IZEN-EMATEAK DOAN: Formulario honen bitartez NIKTRI.EUS webgunean

Zatoz Alarabi Triatloi Taldeak eta Markina Xemeingo Udalak antolaturiko triatloi proba honetara. Lagun eta familia artean igaroko dugu goiza, opari eta festa giroa ez direlarik faltako.

Nik Tri , Kutxa Kultur #izanezberdin eta Baserria KM0 opariak izen-ematearekin batera: kamiseta, igeriketako txanoa, eta hanburgesa bandeja bat eskuratzeko tiketa,.. zatoz!

Partaide guztiek eraman behar dute:

    • Igeriketa-betaurrekoak 
    • Korrika egiteko zapatilak 
    • Bizikleta (edozein mota)
    • Kaskoa 

Adinaren arabera, distantzia ezberdinak burutuko dituzte:

    • LH1-LH2 (2011/2012): 25m igeri – 600m bizikleta – 300m korrika
    • LH3-LH4 (2009/2010): 50m igeri – 600m bizikleta – 300m korrika
    • LH5-LH6 (2007/2008): 50m igeri – 1200m bizikleta – 300m korrika
    • DBH1-DBH2-DHB3-DBH4 (2003/2004/2005/2006): 50m igeri – 2Km bizikleta – 600m korrika
  • Partaideentzat opariak “Triatloia Maite Dut” probetan:
    • Kamiseta
    • Igeriketako txanoa
    • Baserria KM0 hanburgesa bandeja eskuratzeko tiketa,…

Alarabi Triatloi Taldeak bat egin du “Triatloia Maite Dut” egitasmoarekin.

Guztiak elkarlanean gazteek esperientzia aberasgarriak bizi ditzaten

“Triatloia Maite Dut” ekimenak, gazteen artean triatloia sustatzea du helburu, eta aisialdian, euskaraz, kirola egiteko aukera eskaintzea.  Triatloiaren bitartez laguntasuna, izaera aktibo eta positiboa, ohitura osasungarriak eta beste hainbat balio transmititu baitaitezke.

Ekimenaren atzean heziketan eta kirol jardueren antolaketan eskarmentu handia duen lantaldea dago Nik Tri triatloi elkarteaAraziKutxa Fundazioa, eta Fitgüne,  Eusko Jaurlaritzaren euskara departamentuaren, Baserria KM0 eta Catalana Occidente aseguru etxearen babesarekin. Guztion nahia “Triatloia Maite Dut” lelopean antolatzen diren jarduera pizgarri hauek ahalik eta gazte gehiengana heltzea da.

Aurten, hainbat triatloi taldek egitasmoarekin bat egin dute, Alarabi Triatloi Taldeak, esate baterako. Guztion artean, triatloi sarea indartu, familientzat plan apartak sortu eta gazteengana esperientzia aberasgarriekin heltzea lortuko dugu.

Eskerrik asko “Triatloia Maite Dut” egitasmoa zabaltzen laguntzen ari zareten guztioi.