Blogeko berriak

Blogeko berriak

Nik Tri - Egibide Triatloia - Aurkezpena

Gaur aurkeztu dugu I. EGIBIDE KROSS TRIATLOIA

No hay comentarios Proba

Vitoria-Gasteizko EGIBIDE-Jesús Obrero batzar aretoan aurkeztu dituzte NikTriko Hektor Llanosek, Arabako Triatloi Federazioko Julio Iglesiasek, eta Roberto Fernández de Larrinoa Egibideko kirol koordinatzaileak maiatzaren 30ean Gamarrako Parkean egingo den frogaren xehetasunak.

Frogaren helburua da adin guztietako pertsonen artean ezagutaraztea triatloia, eta horrekin batera kirola egitearekin lotutako balio osasungarriak. Ez da lehiaketarik planteatzen -ez da denborarik hartuko-, parte-hartzea eta ondo pasatzea oinarritzat dituen froga honetan.

5 urtetik gorako edozeinek har dezake parte, adinaren arabera antolatutako kategoriatan. Banaka, taldeka, eta erreleboka egin ahal izango dira frogak, eta amaieran guztientzako otordu edo lunch oparoa izango da, indarrak berritzeko. Ez da aparteko prestakuntza fisikorik eskatzen, eta frogara eraman behar dira: mendiko bizikleta, bainujantzia, betaurrekoak, eta oro har, kirola egiteko arropa egokia.

Informazio osoa: I. Egibide Kross Triatloia

 

Have your say