* 7-12 URTE
Eta pixkanaka bukatzen ari dira udalekuak, a ze pena duguna Gaur triatloi egunaren bezpera izanik, karrera bikain atera dadin transizioak ondo ondo ikasi ditugu. Ea bihar urduritasunak ez gaituen nahasten!
Bazkalorduan energiak errekuperatu ostean, arratsalde polit bat izan dugu. Lehenik, euskara tailerra, ondoren aerobik saioa eta azkenik, gorputzak frexkatzeko aterpetxeko igerilekuan bainutxo eder bat hartu dugu denok batera . Biharko maletak prest uzteko denbora ere izan dugu.
Azken gaua denez, ohitura jarraituz, musika jarri eta dantzalekuko pistan izerdi patsetan gabiltza jo eta ke, a ze gerri mugimendua! ♀️
Berandutu aurretik, bagoaz lotara, bihar eskertuko dugu eta. Ondo loin.