Kirol Udalekuak 2018

Kirol Udalekuak 2018

Euskara/Castellano

Kirol Udalekuak Euskaraz 2018: Nik Tri #izanezberdin

 

Triatloi udalekuak Arotz-Enean 2018, Etxarri Larraun, Nafarroa. Nik Tri #izanezberdin

06ago 2018

III. Kirol udalekuak Arotz-Enean 2018 (7-14 urte)Arotz-Enea aterpetxea. Etxarri Larraun. Nafarroa

III. Kirol udalekuak Arotz-Enean 2018. Nafarroa

Abuztuak 6-11. (astelehenetik-larunbatera)

  • Tokia: Arotz-Enea aterpetxea. Etxarri Larraun, Nafarroa.
  • Norentzat: 7 eta 14 urte bitarteko gazteak.
  • Prezio berezia: 211,5 €/pertsonako (ostatua, jarduerak, jatorduak)(*). (*) Kutxabank-eko Gaztedi Kontua edo Plana dutenentzat.
  • Prezio orokorra: 235 euro.
  • Partaide kopurua: Gutxienez 25, gehienez 60.
  • Informazio osoa jasotzeko: III. Kirol udalekuak Arotz-Enean 2018 udalekuen fitxan sartu

Triatloia udalekuak Txurrukan 2018. Nik Tri #izanezberdin

02sep 2018

VIII. Kirol Udalekuak Txurrukan 2018. Gipuzkoa.

Irailak 2-7. (igandetik-ostiralera)

  • Tokia: Orioko Txurruka aterpetxea.
  • Norentzat: 9 eta 17 urte bitarteko gazteak.
  • Prezio berezia: 211,5 €/pertsonako (ostatua, jarduerak, jatorduak)(*). (*) Kutxabank-eko Gaztedi Kontua edo Plana dutenentzat.
  • Prezio orokorra: 235 euro.
  • Partaide kopurua: Gutxienez 50, gehienez 80.
  • Informazio osoa jasotzeko: VIII. Kirol udalekuak Txurrukan 2018 udalekuen fitxan sartu

Nik Tri #izanezberdin Kirol Udalekuak Euskaraz 2018: Esperientzia bikaina eta ahaztezina.

Astebeteko egonaldiak lagunartean kirolaz eta aisialdiaz gozatzeko euskaraz, paregabeko ingurunean.
Udalekuen helburu nagusia lagunartea sortzea eta balioen transmisio-tresna izatea da, elkartasuna eta laguntasuna, izaera aktiboa eta positiboa, ahalegina, diziplina eta norbere burua hobetzeko grina, elkarlana, konpromisoa eta gizarte inklusioa, ohitura osasungarriak, besteak beste.Heziketan eta udalekuen antolaketan eskarmentu handia duen lantaldeak antolatua: Kutxa Fundazioa, Nik Tri triatloi elkartea, Arazi eta Fitgüne.

  • Jolasen bitartez kirol jarduera ezberdinak egingo dira, triatloia osatzen duten hiru kirolak izanik gehien landuko direnak: igeriketa, bizikleta eta korrika.
  • Izan ere, triatloia ezagutu, gozatu eta praktikatzeko aukera eman nahi zaie gazteei udaleku honen bitartez. Modu dibertigarrian triatloiaren diziplina bakoitza landu eta hauen arteko trantsizioak egiten ere ikasiko dute.
  • Arratsaldetan, aldiz, aisialdirako unea izango da eta txangoak eta ekintzak burutuko ditugu tokian tokiko ingurunean: basoa, hondartza, igerilekuko jolasak, multikirol txapelketak,...
  • Azken egunean ikasitakoa praktikan jartzeko unea izango da, eta triatloi proba bat ospatuko da, kategorien araberakoa. Lehendabizikoa izango da askorentzat. Beraz, zirkuitu osoan zehar gidatu eta lagunduko diegu.
  • Eta, zein izango ote da aurten udalekuak agurtzeko aste osoan zehar prestatu eta burutuko duten ekintza? Haka dantza, bertso dantzatua, rap-a . Ziur txundituta utziko gaituztela aurtengoan ere!

Adin guztiei eta forma fisiko guztiei egokitutako ibilbideak eta ariketak prestatu ditugu, guztiek egin ahal izateko. KIROLARIA EZ DENAK ERE BADU TOKIA UDALEKU HAUETAN

Aurreko urteetako esperientziak oroituz:
Pasatako egunak,bizitako abenturak, egindako lagunak,ikasitako dana, irribarre batekin oroitzen dugu. Laster arte familia!
Nik Tri #izanezberdin Lantaldea.

TRIATLOIAZ GOZATUZ
JOAN DIRA EGUNAK
KORRI, IGERI, SALTOKA
PASA DITUGUNAK
UME BATZUK ARINAK
BESTEAK ASTUNAK
BAINA IZANGO GARA
BETIKO LAGUNAK!!!!

 

:::::::::::::::::::::::

Eta urte amaieran: Kirol Negulekuak Euskaraz

Kirol negulekuak 2018, askizu aterpetxean, getaria. nik tri #izanezberdin

26dic 2018

VIII. Triatloi Negulekuak Askizun 2018. Getaria. (7-17 urte)

Abenduak 26-29. (asteazkenetik-larunbatera)

  • Tokia: Askizu aterpetxea. Getaria.
  • Norentzat: 7 eta 17 urte bitarteko gazteak.
  • Prezio berezia: 166,5 €/pertsonako (ostatua, jarduerak, jatorduak)(*). (*) Kutxabank-eko Gaztedi Kontua edo Plana dutenentzat.
  • Prezio orokorra: 185 euro.
  • Partaide kopurua: Gutxienez 10, gehienez 30.
  • Informazio osoa jasotzeko: Kirol Negulekuak Askizun 2018 fitxan sartu.

Aste Santuetako esperientzia gogoratu nahi duzu?

Triatloi goizak pazko astean nik tri #izanezberdin

03abr 2018

IV. Triatloi Goizak Pazko Astean 2018. Donostia. (7-17 urte)

Apirilak 3-6. (asteartetik-ostiralera)

    • Tokia: Hegalak Zentroa. Donostia.
    • Norentzat: 7 eta 17 urte bitarteko gazteak.
    • Ordutegia: 10:00 – 13:00.
    • Prezio berezia: 67,5 €/pertsonako(*). (*) Kutxabank-eko Gaztedi Kontua edo Plana dutenentzat.
    • Prezio orokorra: 75 euro.
    • Partaide kopurua: Gutxienez 10, gehienez 50.

Informazio osoa jasotzeko: Triatloi Goizak Pazko Astean 2018 ekitaldiaren fitxan sartu

 

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Deitu 943833641 , Whatssapp-a bidali 628643069 edo idatzi info@niktri.eus . Gustora argituko dizkizugu zalantza guztiak.

NIK TRI #izanezberdin lantaldea