Pazko astean, laugarren urtez jarraian Donostian elkartu gara inguruko neska-mutilak. Aurtengo honetan, gehiengoak berriak izan gara.
Igeriketa, bizikleta eta korrika kirol bezala probatuak bagenituen ere, 3 modalitateak elkartzen dituen kirola guretzat ezezaguna zen. Lehen egunean errespetua sentitu genuen, eta buruan mila galdera: ongi moldatuko al gara? zailegia ote da? gustatuko al zait?
Entrenatzen hasi orduko, eta hezitzaileen laguntzarekin, edonorentzat zuzendua dagoen kirola ere badela ohartu ginen, eta batez ere, ze dibertigarria den!!!
Oso aste polita pasa genuen, kirolaz gozatu eta lagun berriak eginaz. Esperientzia borobiltzeko, amaiera taldekako triatloi batekin eman genion.
Hemen uzten dizkizuegu esperientzia zoragarri hau isladatzen duen bideo eta argazkiak:
– Bideoa (Youtube): https://youtu.be/RYO4isNv8Yw
– Argazkiak (Facebook): https://www.facebook.com/pg/niktrilagunak/photos/?tab=album&album_id=1693772830738837