Blogeko berriak

Blogeko berriak

Pazko Asteko Triatloi Goizak Donostian 2018. Nik Tri #izanezberdin

UME ZEIN GAZTEENTZAT TRIATLOI ESKOLA MARTXAN

No hay comentarios Gazteak igeriketa Triatloi eskola triatloi taldea

Nik Tri Egitasmoaren baitan, ume zein gazteentzat triatloia lantzeko eskaintza dugu.

7-14 urte bitartekoentzat

3. urtez jarraian martxan dagoen #izanezberdin Nik Tri triatloi eskolari hasiera eman diogu. Eskola 7-14 urte bitarteko edozein neska-mutili zuzendua dago, helburu nagusia, lagun artean triatloia ezagutzea delarik.

Nahiz eta herri guztietako gaztetxoei zuzenduta egon, eskolak bi gune ditu: Zarautz eta Donostia. Klaseak bi astean behin izango dira, igande goizetan, 10:00etatik 12:00etara.

Jolasen bitartez, igeriketa, bizikleta, korrika zein trantsizioak landuko ditugu eta ariketak adin eta maila ezberdinetara egokituak egongo dira. Denboraldi amaieran, berriz, ikasitakoa praktikan jartzeko asmoz, bi eskolak elkarrekin joango gara Gipuzkoako triatloi proba ezberdinetara.

15-18 urte bitartekoentzat

Nik Tri Triatloi Elkartearen eskutik, bere lehen denboraldian triatloi entrenamenduak doan jasotzeko aukera dute. Taldeko kide bilakatuz, Hektor Llanos triatleta ohiak, entrenamendu taulen bitartez, astero entrenamendu aholkularitza eskainiko du. Horretaz gain, Pablo Cazalis igeriketako entrenatzaileak, larunbatero, 17:30etatik 19:00etara, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian teknika eta errendimendu saioak eskainiko ditu. Azkenik, hilabetean behin, asteartetan, Eneko Garciak korrikako saioa gidatuko du.

Zerbitzu hauez gain, urte osoan zehar taldekideekin bizikleta irteerak egingo dira, eta Euskal Triatloi zirkuituko probetara ere denak elkarrekin joango gara.

Urte osoan zehar egongo da izena emateko aukera, www.niktri.eus webgunearen bitartez. Bertan informazio gehiago aurkitu dezakezue, baita info@niktri.eus helbidera idatziz ere.

Have your say