TRIATLOIA EZAGUTU, BIZI ETA GOZATZEKO EKIMENA DA NIK TRI
Kirolarien artean sortzen den batasun eta kidetasun sentimendua sustatzeko proiektua da Nik Tri.
Triatloia ondorengo balioen transmisio-tresna izatea nahi dugu:
- Elkartasuna eta laguntasuna
- Izaera aktiboa eta positiboa
- Ahalegina, diziplina eta norbere burua hobetzeko grina
- Elkarlana, konpromisoa eta gizarte inklusioa
- Ohitura osasungarriak
- Euskararen erabilera
Gaztetxoek toki berezia dute Nik Trin eta, triatloia ezagutzeko eta praktikatzeko aukera ematen, arreta berezia eskaini nahi diegu. Baina familia ugaria da Nik Tri. Ekimenaren zuzendaritzaz eta kudeaketaz arduratzen den talde teknikoaz gain, ekitaldietan parte hartzen duten lagunek, ekitaldiak gauzatzea posible egiten duten babesleek, laguntzaileek, boluntarioek eta Nik Tri kideek osatzen dute.
Nik Tri-ko lantaldeak ondorengo ekintza eta zerbitzuak eskainiko ditu:
- Triatloi udalekuak, egonaldiak, irteerak
- Teknifikazio saioak eta taldean entrenatzeko deialdiak
- Triatloi, biatloi, akuatloi eta bestelako kirol probak
- Aholkularitza kirol errendimendu eta nutrizio gaietan
- Tutorialak
Nik Tri komunitatea euskaraz eraikiko dugu
Zenbait balioren inguruan ari gara osatzen Nik Tri lagunen komunitatea, eta horietan nagusietako bat da euskara. Izan ere, hizkuntza ezinbesteko tresna da transmisiorako. Arreta jarriko dugu hizkuntzaren kalitatean eta, batez ere, erabilgarritasunean.