ADIN ETA MAILA GUZTIENTZAKO TALDEA
Lagun artean triatloiaz gozatzea dugu helburu. Guztira 62 kidek osatzen dugu taldea, horietatik %42a emakumezkoa izanik.
Euskal Triatloi zirkuituko probetan parte-hartzen dugu, baina badira lehiatzea horren gustuko ez dutenak ere. Triatloia zer den probatzeko gogoz baldin bazabiltza ez izan beldurrik eta anima zaitez, guztiok izan baitugu lehen aldi bat. Gainera, doako entrenamendu aholkularitza eta igeriketa talde entrenamenduak ditugu.
Triatloia probatu nahi ez baduzu, baina Elkartearen filosofiarekin bat egiten baduzu eta Elkartearen parte izan nahi baduzu, kide soziala egin zaitezke. Taldean txoko berezi bat emango dizugu.
Triatloia Maite Dut egitasmoarekin bat egiten dugu
Nik Tri T.E.-ren helburuetako bat gazteen artean triatloia sustatzea da. Taldearen sorreratik dihardugu horretan lanean, eta, besteak beste, gazteengan triatloia euskaraz sustatzeko helburua duen Triatloia Maite Dut egitasmoaren sorreran lagundu genuen 2013an. Ordutik aurrera gazteei zuzenduriko gure ekintza guztiak egitasmoaren barnean txertatzen ditugu, gaztetxoen artean giza balioak sustatu ditzagun euskaraz!!!

IGERIKETA ENTRENAMENDUAK TALDEAN

ENTRENAMENDU AHOLKULARITZA

BIZIKLETA IRTEERAK TALDEAN
BABESLEAK


