2009AN EDO AURRETIK JAIOTAKOENTZAT ENTRENAMENDUAK
NIK TRI KIDE
Nik Tri Triatloi Elkartean bi kide mota daude: alde batetik, triatloilari edo kirolariak (kide orokorra), eta bestetik, Elkartearen filosofiarekin bat egiten dutenak eta bere dinamikan parte hartu nahi dutenak (kide soziala). Guztiek dute bere tokia eta garrantzia Elkartean.
Zein onura ditu kide izateak? Kide motaren arabera, onura eta zerbitzu ezberdinak jasoko ditu norbanakoak (behean dituzu zehaztuak).
Zein betebehar ditu kide izateak? Taldeko partaide izateko betebehar bakarra, ongi pasatzeko gogoa izatea da. Elkarte antolatzailea izanik, asko eskertzen da boluntario lanak egiteko prestutasuna izatea, baina hitzak dioen moduan, hau hautazkoa da.
Prezioa: kide orokorrak 50 euro / urtean; kide sozialak 10 euro / urtean.
Epea: urritik-irailera
*Zerbitzuak jasotzeko kide izatea ezinbestekoa da
KIDE OROKORRAK (KIROLARIAK) JASOKO DITUEN ZERBITZUAK
- Entrenamendu aholkularitza zerbitzua. Helburu eta sasoi mailaren araberako entrenamendu taulak.
- Igeriketako talde entrenamenduak: astelehen eta asteazkenetan, 19:30-21:30 ordutegian, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiko igerilekuan bi kale izango ditu Elkarteak erabilgarri. Hilean bitan (hileko 2. eta 4. astelehenean), Hektor Llanosek presentzialki teknika saioa emango du.
- Triatloiko lizentzian deskontua.
- Talde arropa: elkarteei eskainitako prezioa + diseinua eta gestioak.
- Talde afaria / hamaiketakoa.
- Infantil + kadeteak: federazioko bizikleta lortzeko tramiteak.
- Kamiseta, portadortsala, igeriketako txanoa eta lehiatzeko lokarriak (kide berrientzat).
- Elkartearen whatsapp taldeko partaide izateko aukera (entrenamendu deialdiak, irteerak…)
KIDE SOZIALAK JASOKO DITUEN ZERBITZUAk
- Ekitaldien Whatsapp taldeko partaide izateko aukera
- Taldeko afaria / hamaiketakoa
- Taldeko arropa: elkarteei eskainitako prezioa + diseinua eta gestioak.
- Kamiseta, portadortsala, igeriketako txanoa eta lehiatzeko lokarriak (kide berrientzat).
ENTRENAMENDU AHOLKULARITZA (ASTEROKO ENTRENAMENDU TAULA)
Taldekideei eskaintzen zaien ZERBITZU BATERATUA da, bakoitzaren sasoi maila eta denboraldirako dituen helburuak kontutan hartuz, modu egokian entrenatzeko bidea bermatzen duena. Astero jasoko duzue jarraitu beharreko entrenamendu taula.
Helburuen arabera, bakoitzak aukeratuko du entrenamendu mota:
- Triatloian hasteko, hastapen fasea
- Distantzia sprint eta olinpikoak egiteko
- Zarauzko Triatloia, Half distantziak
Kirol zuzendaria: Fitgüne (Hektor Llanos)
Prezioa: kide orokorra direnentzat, DOAKOA
Epea: urritik-irailera (12 hilabete)
IGERIKETA ENTRENAMENDUAK TALDEAN
Astelehen eta asteazkenetan, 19:30-21:30 ordutegian, Aritzbatalde Kiroldegiko igerilekuan bi kale ditu Elkarteak erreserbatuta. Bertan, Hektor Llanosek jarritako entrenamendu taula jarraituko da taldean. Hilean bitan (hileko 2. eta 4. astelehenean), Hektor berak, presentzialki teknika saioa emango du.
- Kirol zuzendaria: Fitgüne (Hektor Llanos)
- Prezioa: kide orokorra direnentzat, 30 euro denboraldiko.
- Epea: urritik irailera (12 hilabete)
Triatloia Maite Dut egitasmoarekin bat egiten dugu
Nik Tri T.E.-ren helburuetako bat gazteen artean triatloia sustatzea da. Taldearen sorreratik dihardugu horretan lanean, eta, besteak beste, gazteengan triatloia euskaraz sustatzeko helburua duen Triatloia Maite Dut egitasmoaren sorreran lagundu genuen 2013an. Ordutik aurrera gazteei zuzenduriko gure ekintza guztiak egitasmoaren barnean txertatzen ditugu, gaztetxoen artean giza balioak sustatu ditzagun euskaraz!!!