GAZTEAK
Nik Tri Triatloi Elkartearen helburuetako bat gazteen artean triatloia sustatzea da. Bere sorreratik dihardu horretan lanean eta Triatloia Maite Dut egitasmoaren sortzaileetako bat da.
Zarauzko Triatloi Txikia
- Data: Apirilak 29
- Adina: 3. 4. 5. eta 6. maila
- Tokia: Aritzbatalde kiroldegia, Zarautz
- Kopurua: 300 parte hartzaile
2007an edo aurretik jaiotakoentzako zerbitzuak:
Nik Tri Triatloi Elkarteko kide izan zaitezke, eta beraz, kirol aholkularitza doan izan dezakezu, baita taldean entrenatzeko aukera ere. Zure adineko jendea ere topatuko duzu bertan, eta taldeko “helduen” babesa ere jasoko duzu. Animoak ez zaizkizu faltako.
Materiala eta diru-laguntza:
- Gipuzkoako Triatloi Federazioak errepideko bizikleta bat utziko dizue, doan, kadete mailako triatletei eta denboraldi guztian zehar erabiltzeko aukera izango duzue. Nik Tri Triatloi Elkarteak egingo ditu kudeaketa lanak.
- Euskal Triatloi zirkuituko probetan parte hartu baduzu, Gipuzkoako Triatloi Federazioak izen-emateen dirua itzuliko dizu denboraldi amaieran. Nik Tri Triatloi Elkarteak egingo ditu kudeaketa lanak.
- Lizentzia ateratzeko asmoa baduzu, Nik Tri Triatloi Elkarteak ordainduko du zati bat.
- Kirol aholkularitza eta igeriketako saioak doan izango dituzu.
7-17 urte bitartekoentzako zerbitzuak:
Gazteen artean triatloia sustatzea zein aisialdian euskaraz kirola egiteko aukera eskaintzea helburu dituen Triatloia Maite Dut egitasmoan parte hartu dezakezu:
- Triatloi udalekuak
- Triatloia topaketak eta eskola
- 18 astetan triatleta erronka